Eutanasia legalizatua Espainiako Estatuan? Europan eta Amerikan diren aurrekariez adituen lekukotasun baikorrak entzuten dira han-hemenka. Belgikan, beste leku askotan bezala, eutanasia isilean praktikatzen zen, ilegala zenean eriei galdetzeko ere beldur zelako.
Oso bestelakoa da orain. Liejako “Kontsulta etikarako zentro” batean ari diren profesionalek diote, haiengana hurbiltzen diren eriak beldur direla serioski hartuak ez izateko, ez batere heriotzaz hitz egiteko, hori baizik ez baitute desiratzen, eta lasaitu handia etortzen zaiela beren eskaera onginahiz tratatua dela ikusitakoan. Hala ez gertatzekotan, medikuek badakite ez dela aurrera jo behar, zentrora heldu diren batzuek zaintza aringarriak bilatzen dituztelako, finean.
Eutanasia eskaera onartzeko baldintzak zehatz eta zorrotzak dira: eritasun senda ezina, sufrikario jabal ezina eta eskaera errepikatua. Kinka horietan dagoenari laguntza eskaintzen diote eta, behin eta berriz egiten diren elkarrizketetan argi azaltzen denean eskaera ez dela kanpo presioen ondorioa, eriak eta medikuek ikusten badute eutanasia dela zentzuzko irtenbide bakarra, orduan gauzatzen dute.
Jendeak masiboki akabatzeko baimena bailitzan begiesten dute eutanasia, praktikatzen dutenek beren interesen arabera edo segurantza sozialaren gastuak gutxitzeko helburua balute bezala
Orain dela lauzpabost urte Baionako ospitaleko mediku baten auziaren inguruan sortu zuten asaldadura giroan, kalean ikusten genituen apez itxurako gazteak eutanasiaren aurkako sinadurak biltzen. Haietarik bati norbaitek erantzun zion holako medikua nahi lukeela bere alboan gaizki paratzen den orduan; eta besteak harriturik egin zuen: “Baina osasun ona duzu…”. Buruargia halakoa… Jendeak masiboki akabatzeko baimena bailitzan begiesten dute eutanasia, praktikatzen dutenek beren interesen arabera edo segurantza sozialaren gastuak gutxitzeko helburua balute bezala. Antzeko argudioak darabiltzate Frantziako agintariek, bertako errealitate tristea delarik bizi nahi dutenak beranduegi eta gaizki artatuak direla gero eta maizago; berrikitan hola hil dira batzuk, eta zantzuak badira osasun zerbitzuek jasaten dituzten murrizketengatik izan dela.
Eutanasia lasai bizitzeko tresna izan daitekeela adierazi du bere bizitzan hirugarren aldiz eritasun larriari aurre egiten dion emazte batek. “Gauza bat esan nahi nuke, garrantzi handikoa. Lehen aldiz eri izan nintzenean 19 urte nituen, eta bi hilabetez kimioterapia jasan ondoan ezin bainintzen gehiago, aitari eskatu nion guztia geldiaraz zezakeen mediku batekin harremanetan jar nezan. Harekin mintzatu nintzen telefonoz eta esan zidan: ‘Zure historiala ezagutzen dut, eta ongi aterako zara; baina gauzak gaizkituz badoaz, zure ondoan izango nauzu’. Eta begira, heriotza-agintze horrek atxikiarazi eta bizitzeko ahala eman zidan”.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Asteburu honetan jakin dugu, Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideen bitartez, Israelek 33. FCI/IGP Munduko Txapelketan parte hartu duela, Gasteizen ospatu den nazioarteko txakur lehiaketa batean. Duela egun batzuk izan genuen txapelketaren berri, baina Israel ez zegoen... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]
Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]
Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]
Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]
Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?