Hego Euskal Herriko autobia guztiak ordaindupekoak izatea nahi du Espainiako Gobernuak

  • Espainiako Gobernuak 2024an autobietan garraiolari eta partikularrentzako ordainketa ezarriko duela agindu dio Bruselari, eta, ondoren, gainerako bideetara zabalduko duela.


2021eko maiatzaren 7an - 10:24
Argazkia: Rauenstein
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Espainiako Gobernuaren plana martxan jarriko balitz, 2024tik aurrera estatuko edozein autobia eta autopista erabiltzeagatik ordaindu beharko litzateke. Administrazio autonomiikoekin negoziazio-prozesu bat irekiko da, ordainketa-eredua haien ardurapean dauden edukiera handiko bideetan ezartzeko. 

Espainiako Gobernuak Bruselara bidali duen inbertsio eta erreforma planaren barruan dago proiektu hau. "Erabiltzaileak eta kutsatzen duenak ordaindu egin behar du", da Sanchezen gobernuak darabilen oinarri ideologikoa.

Hala ere, Garraio Ministerioko iturriek zehaztu dutenez, proiektua edukiera handiko errepideetarako soilik aurreikusten da eta gogorarazi dute, Europako gainerako herrialdeekin bateratzeko planaren parte dela.  

Planak erabiltzaile guztiek ordaindu beharko dutela aurreikusten du: gidari partikularrak, garraiolariak eta atzerritarrak. Baina "baliabide gutxiko kolektiboei edo tarte batzuetan ohikoak diren erabiltzaileei murrizketak eta hobariak" ezartzeko proposamena dago. Garraiolarien kasuan, Espainiako Gobernuak dio kostu hori kontratistak bere gain hartzeko formaluak bilatuko dituela.

Proposamenak kontrako iritzi ugari ekarriko dituela aurreikusita, plana ez da martxan jarriko pandemiak eragindako krisi ekonomikoaren testuinguruan. "Berreskuratze ekonomikoa" bideratu arte itxarongo dute eta adostasun politikoa lortuta eta garraio sektorearekin eskutik egingo dela azpimarratu dute. 

 

 


Errepideak kanalean gehiago
2023ko irailaren 25
Bidegi

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.