Bizikleta martxa egingo dute Gaintxurizketara, auto batek jota ziklista bat hil den tokira

  • 'Segurtasuna bizikletentzat' lelopean egingo da Gaintxurizketa gainera arteko martxa, urtarrilaren 15ean, eguerdiko 12:00etan. Errenteriko zumarditik abiatuko da txirrindulari talde bat, eta Zubimuxu biribilgunetik (Irun-Hondarribia) bestea. Hilaren 8an txirrindulari bat hil zen han, auto batek kolpatu eta lurrera erorita.


2022ko urtarrilaren 12an - 10:07
Azken eguneraketa: 11:32
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Jon Rodriguez da hildakoa, 43 urteko hodarribiarra, haren hurbilekoek saminez gogoratu dutena. Patxi Vila ziklista ohiak tartean, istripuaren egunean berarekin irten zena bizikletan ibiltzera.

GI-636 errepidean gertatu zen ezbeharra, 9. kilometroan, Errenteriaranzko norabidean.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gizartea
Eguneraketa berriak daude