Subflubiala Ez! plataformak kanpaldia egingo du Leioan asteburuan

  • Kanpaldiaren helburua "osasuna eta ingurumena arriskuan jartzen dituen eta etorkizuna hipotekatzen duen proiektu jasanezina" geldiaraztea da.

Subflubiala Ez!-ren prentsaurrekoa Artatza parkean. Subflubiala Ez!

2025eko ekainaren 12an - 10:11
Azken eguneraketa: 12:19
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Nerbioi-Ibaizabal ibaia azpitik zeharkatuko duen errepidearen proiektuak Getxo eta Portugalete lotuko lituzke. Azpiegitura horren eraikuntzak ingurumen eta osasunarentzat mehatxu handiak sortuko ditu, Subflubiala Ez! plataformaren esanetan. Horien artean leherketak nabarmendu dituzte: hasiera batean Artatzan (Leioa) soilik egiteko asmoa zegoen, baina egun "azterketa zorrotzik egin gabe" beste tarte batzuetan ere egitea dago aurreikusita. Leherketek zarata eta bibrazio arriskutsuak sortuko dituztela dio plataformak, eta hori dela eta inguruko eraikinak kaltetuak izango direla, Artaza-Romo ikastetxea kasu. Horri gehitu behar zaio PM 2.5 partikulek sortzen duten kutsadura.

Ballontiko biaduktua ibai azpiko azpiegiturarekin lotura izango duen beste proiektua da. Jatorriz, ingurumen inpaktuaren ebaluazioan baztertu zuten, eta ondoren "arrazoirik gabe berpiztu dute". Proiektu horrek Galindoko (Sestao) azken berdeguneak irentsiko lituzke, eta gainera aldaketa horren berri ez zaie eman kaltetu guztiei,Subflubiala Ez! platafomak salatu duenez legez knapokoa dena.

Erantzuna

Horren guztiaren aurrean ekainaren 14 eta 15ean proiektuaren aurkako kanpaldia antolatu du plataformak Artatza parkean, obrak hasiko lirateken lekuan. Bi egun horietan hainbat jarduera burutuko dituzte: eguzki tresnen tailerrak, zuzeneko musika bertako artistekin, poesia ekologikoa, haurrentzako jolasak edo Frantziako Estatuko A69 autobidearen aurkako borrokari buruzko hitzaldia. 15ean kalejira batekin amaiera emango diote ekimenari.
 


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...