Garraiolariek Gipuzkoako N-1 eta A-15 errepideetan bidesariak ordaindu behar dituzte gaurtik

  • Bizkaiko N-240 eta BI-625 errepideetan asteazkenetik aurrera kobratuko dizkiete bidesariak. Hiru garraiolari autonomoen elkarteak salatu du diputazioaren “kudeaketa zentzugabea” izan dela, eta gogorarazi du epai bat baino gehiago egon direla bidesarien foru arauak atzera bota dituztenak.

Gipuzkoan beste lau arku aktibatu dituzte. / Argazkia: gipuzkoa.eus

2023ko urtarrilaren 23an - 16:04
Azken eguneraketa: 2023-01-24 14:20:07

Kamioi astunek, 3,5 tonatik gorakoek, Gipuzkoako N-1 eta A-15 errepideetan ibiltzeagatik bidesariak ordaindu behar dituzte, urtarrilaren 23an abiatu duten foru arau bat dela-eta. Bide Azpiegituretako Gipuzkoako foru diputatu Aintzane Oiarbidek Eitb-ri esan dio “behartuta” daudela errepideak erabiltzen dituzten garraiolariei kobratzera, Europako Batzordearen eskakizuna eta Gipuzkoako Batzar Nagusien erabakia tarteko: “Haserreak haserre, guk aurrera jarraitu beharra daukagu”.

Sistema berria abian da astelehenetik: Free flow sistema dute N-1 eta A-15 errepideek Gipuzkoan, alegia, kamioien matrikulak irakurtzen dituzten arku batzuk jarri dituzte, eta automatikoki kobratzen diete bidesariaren zenbatekoa. Kilometroko 22 zentimo ordainduko dute 3,5 tonatik 12 tonara bitarteko ibilgailuek, eta kilometroko 28 zentimo astunenek.

Lehen hemeretzi kilometroko tartean zeuden arkuak, orain, ordea, bide osoa da ordainpekoa, 76 kilometro. Horretarako, beste lau arku jarri dituzte Belabietan, Lasarte-Orian, Tolosan eta Ordizian; N-1 eta A-15 autobideetako sarrera-irteera guztietan daude matrikulak irakurtzeko gailuak. “Orain arte diskriminazioa leporatu digute kanpoko kamioiekiko, eta hori ekiditeko egokitu dugu bidesaria, tarte osora zabalduta”, argudiatu du Oiarbidek. Deskontuak izango dituzte, errepideok erabiltzen dituzten maiztasunaren arabera.

Bizkaian asteazkenetik

Bizkaiko Foru Aldundiak urtarrilaren 25etik hasiko da bidesariak kobratzen: N-240 eta BI-625 autobideetan ere Free flow sistemako arkuen bidez kamioi astunei ordainarazi egingo diete. N-240 errepidean bederatzi arku aktibatuko dituzte, eta BI-625 autobidean, beste zortzi. Nafarroan ere laster ezarriko dizkiete bidesariak garraiolariei.

Garraiolariak kexu

Epaitegien aginduz Gipuzkoan garraiolariei kobratzeko neurria bertan behera zegoen 2021ko urritik, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurkako zenbait auzibide irekita daude, 2018 eta 2021 artean kamioilariei legez kanpo ordainarazteagatik. Hiru garraiolari autonomoen elkarteak dio epaien ostean ere diputazioak “helburua lortu” duela, alegia, “oztopoak jarri eta dirua biltzea”: “Trikimailu guztiak erabili zituen Aldundiak bidegabeki bazen ere bidesaria kobratzen jarraitzeko”. Garraiolariei kobratu zieten dirua berreskuratzeko epaitegietara jo behar dute gidariek eta, Hiruren esanetan, epaiketako kostuak direla eta askok atzera egin dute.

Hiruk azpimarratu du Oiarbide diputatuak kamioilariengan jartzen duela autobideetako kostuen eta kutsaduraren pisua, eta “zentzugabea” dela. “Sarri esaten du errepidea erabiltzen, hondatzen eta kutsatzen duenak ordaindu behar duela, eta garraiolariei begiratzen die. Baina gizartea eta industria dira erabiltzaileak, eta beraz, kutsatzaileak, horiek eskatutako produktuak garraiatzen baititu garraiolariak”, azaldu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errepideak
'Bidegi auzia' berriz ireki eta txosten independentea egiteko agindu du Gipuzkoako Auzitegiak

EH Bilduren helegite baten bidez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak berriz ireki du Bidegi auziko bi kereiletako bat, AP1 autobidearen Eskoriatza-Arlaban zatiari dagokiona. Pasa den irailean Azpeitiko epaitegiak erabaki zuen kasua behin behinean artxibatzea. Orain, auzitegiak... [+]


2023-10-01 | Jon Alonso
Bidegi

Trantsizio garaian Nafarroa Euskadi da eztarria urratu arte oihukatu genuenok beti begiratu izan diogu begi-zeharka, baina atentzio bereziz, “Komunitatean” gertatzen denari –hala esaten dugu batzuetan; beste batzuetan “Baskongadetan”, are... [+]


Kantabriako errepideen ustelkeria sarean nahasita dagoen enpresa batek Gipuzkoan mantentze lanak egiten ditu

Kantabrian, obra publikoen kontratazioetako ustezko ustelkeria sarean nahasita egoteagatik atxilotu zuten API Movilidad enpresako Jose Luis Blanco, beste hainbat pertsonarekin batera. Enpresa horri, besteak beste, errepideak mantentzeko kontratua esleitu dio Gipuzkoako... [+]


Markel Olanori bidesariak irekitzeko akordioa bete dezan eskatu dio Irungo Udalak

Bidegi eta ASF-k auto ilara luzeak daudenean ordainlekuak irekitzeko sinatutako hitzarmena dagoela gogoratu du Cristina Laborda jarduneko alkateak.


Eguneraketa berriak daude