Markel Olanori bidesariak irekitzeko akordioa bete dezan eskatu dio Irungo Udalak

  • Bidegi eta ASF-k auto ilara luzeak daudenean ordainlekuak irekitzeko sinatutako hitzarmena dagoela gogoratu du Cristina Laborda jarduneko alkateak.


2022ko irailaren 01an - 09:43

Cristina Laborda, Irungo jarduneko alkateak, Markel Olano ahaldun nagusiari bidesariak irekitzeko hitzarmena bete dezala eskatzeko gutun bat bidali dio.

Izan ere, Bidegi eta ASF-k, duela hamar bat urte, trafiko buxaduraren aurrean ordainlekuetako barrerak irekiko zituztela adostu zuten, baina denbora batez soilik bete zela gogoratu du jarduneko alkateak. “Akordio hori betetzea lehen urrats bat litzateke”.

Denboran gehiegi luzatzen ari den arazoa dela azaldu du Labordak, eta aurten, gainera, aurreratu egin direla beste urteekin konparatuz auto ilarak. Hiri inguruko errepideak kolapsatuta daudela dio, eta ondorioz, hiri barneko bideak “sator zulo” bilakatzen direla salatu du.

Erakunde eskudunei arazoa konpontzeko “ahalegin bateratuak” egin ditzaten galdegin diete adierazpen instituzional baten bidez ere. Astelehenean, Gipuzkoako Foru Aldundiari bidali zizkioten afera konpontzeko proposamenak udal alderdi guztiek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errepideak
'Bidegi auzia' berriz ireki eta txosten independentea egiteko agindu du Gipuzkoako Auzitegiak

EH Bilduren helegite baten bidez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak berriz ireki du Bidegi auziko bi kereiletako bat, AP1 autobidearen Eskoriatza-Arlaban zatiari dagokiona. Pasa den irailean Azpeitiko epaitegiak erabaki zuen kasua behin behinean artxibatzea. Orain, auzitegiak... [+]


2023-10-01 | Jon Alonso
Bidegi

Trantsizio garaian Nafarroa Euskadi da eztarria urratu arte oihukatu genuenok beti begiratu izan diogu begi-zeharka, baina atentzio bereziz, “Komunitatean” gertatzen denari –hala esaten dugu batzuetan; beste batzuetan “Baskongadetan”, are... [+]


Kantabriako errepideen ustelkeria sarean nahasita dagoen enpresa batek Gipuzkoan mantentze lanak egiten ditu

Kantabrian, obra publikoen kontratazioetako ustezko ustelkeria sarean nahasita egoteagatik atxilotu zuten API Movilidad enpresako Jose Luis Blanco, beste hainbat pertsonarekin batera. Enpresa horri, besteak beste, errepideak mantentzeko kontratua esleitu dio Gipuzkoako... [+]


2023-01-23 | Leire Artola Arin
Garraiolariek Gipuzkoako N-1 eta A-15 errepideetan bidesariak ordaindu behar dituzte gaurtik

Bizkaiko N-240 eta BI-625 errepideetan asteazkenetik aurrera kobratuko dizkiete bidesariak. Hiru garraiolari autonomoen elkarteak salatu du diputazioaren “kudeaketa zentzugabea” izan dela, eta gogorarazi du epai bat baino gehiago egon direla bidesarien foru arauak... [+]


Eguneraketa berriak daude