3.000 sinadura hamar egunetan, kamioiak N-121-A errepidetik atera ditzatela eskatzeko

  • Belateko tunela igarotzen duen N-121-A errepidearen inguruan sorturiko herri plataformak Nafarroako Gobernuari eskatu du kamioien trafikoa Leitzarango autobiatik desbideratu dezala. ikerketa bat egin du eta 2020an istripu hilgarrien %25 errepide horretan gertatu zen.


2021eko ekainaren 24an - 15:01
Azken eguneraketa: 17:44
Nafarroako errepide hilgarriena da Iruñetik Behobiara doana. Irudian, asteazken gauen kamioia errepidetik aterata (arg.: Foruzaingoa)

Nafarroan hildako gehien eragiten duen N-121-A errepidearen gatazkari lotuta sorturiko herri plataformak hamar egunetan 3.000 sinadura bildu ditu, trafikoa A-15 Leitzarango autobidetik debideratu dezala eskatzeko Nafarroako Gobernuari. Bere arabera, horrek istripuak eta errepidearen hilkortasun tasa gutxitzeaz gain, "herritarren eta herrien bizi kalitatea hobetuko luke".

Mikel Uriarte plataformako bozeramaileak hitz egin du ostegun honeten egindako agerraldian. Bere esanetan badaude "datuak eta arrazoiak" desbideraketa hori eskatzeko. Hain justu Huarteko Bide Segurtasunaren aldeko plataformarekin batera RACC fundazioari ikerketa eskatu diote, datuen argitan desbideraketa horrek zein onura ekarriko lituzkeen jakiteko.

Iruñea eta Behobia arteko errepide horretan 2009tik 2020ra arte 41 lagun hil dira istripuetan, eta azken urtean lau izan dira hildakoak, Nafarroam auto istripuz hildakoen %25 hain justu, nahiz eta Nafarroako errepide sareen %1,6 baino ez den.

Kamioien trafikoari dagokionez, egunero 2.700 kamioi pasatzen dira, baina horien %70ek ez du jatorri edo helmugarik errepide horretan, pasoan daude alegia. Ugartek azaldu duenez, A-15a, berriz, "infra-erabilia" dago eta kamioien trafikoa %36 jaitsi da bertan. Plataformaren ustez kamioiak N-121-A errepidetik ateratzeak arriskua murrizten "asko lagunduko" luke: "Arduraduna zein den alde batera utzita, errealitatea da auto batek kamioi baten kontra jotzen duenean, ohikoan autoaren gidaria eta bidaiariak hiltzea eta kamioilaria onik ateratzea".

Plataformaren aburuz, foru gobernuak baditu mekanismo legalak kamioiak derrigortzeko A-15etik edo peajedun autopista batetik joan dadin. Azaldu dutenez Europan halaxe egiten dute, eta Katalunian edo Errioxan ere neurri hori ezartzen ari dira.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arriskua N-121-A errepidean
N-121-A errepidean droneak erabiltzen hasi da Foruzaingoa, "arau-hausteak detektatzeko eta zigortzeko"

Trafiko eta Bide Segurtasuneko Foruzaingoko agenteak laguntza teknologikoko taldeko droneak erabiltzen ari dira N-121-A errepidean (Iruñea, Behobia), airetik zaintzeko “istripu bihur daitezkeen arau-hauste larriak”.


Kamioientzako bidesariak jarriko ditu Nafarroako Gobernuak N-121-A errepidean

33 lagunek galdu dute bizia Irun eta Iruñea batzen dituen errepidean hamar urtean. Horrez gain 300 izan dira bertan gertatutako istripuetan zaurituak. Bortzirietako hainbat herritarren protesten ondoren, Nafarroako Gobernuak kamioiei bidesariak jartzeko erabakia hartu du.


2020-03-11 | Hainbat egile*
N-121-A: konponbideekiko engaiamendua edo arduragabekeriaz jokatzea

Pasa den igandean, martxoaren 1ean, Javier Remírez Apesteguía Nafarroako Lehen Lehendakariorde eta Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne Kontseilariak. eta Bernardo Ciriza Pérez Lurralde-Kohesioko Kontseilariak, nolabaiteko harridura sortu... [+]


2020-03-10 | Erran .eus
Martxoaren 15ean eginen dute Uharten N-121-A errepideko bide-segurtasuna hobetzeko eskatuz hurrengo protesta

Otsailaren 28an Beran egindako mobilizazioaren ondotik, hurrengoa Uharten eginen dute. Hasieran, ortziralean egitekoa bazen ere, azkenean, igandean, martxoak 15, eginen da, 19:00etatik 20:00etara.


2020-03-02 | Erran .eus
N-121-A errepidean bide mozketa Beran Nazioarteko ibilbidean dabiltzan kamioiak desbideratzea eskatzeko

Alkateen deiari erantzunez, ortzirale iluntzean (otsailak 28) jendetza bildu da Beran errepidea moztu eta nazioarteko garraioan dabiltzan kamioiak N-121-A errepidetik desbideratzea eskatzeko. Eskaera, lehenik eta behin, Nafarroako Gobernuari zuzendu diote... [+]


Eguneraketa berriak daude