Haziaren Eguna Baztanen, transgenikoen aurrean bertako hazien trukea eta ezagutza zabaltzeko

  • Hazien trukea eginen dute larunbat goizean Baztango Gartzainen eta Jakoba Errekondok mintzaldia eskainiko du eguerdian.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko martxoaren 07an - 17:07
Aitzineko urteetan Zigan, Lekarozen eta Erratzun egin izan dute Haziaren eguna (arg: Erran.eus)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Urte batzuk dira Haziaren Eguna egiten dela Baztanen, azkeneko aldietan gainera, herriz herri aldizkatuz; horrela, aurtengoa Gartzainen eginen dute, martxoaren 9an hain zuzen. Egitarauari dagokionez, larunbat goizeko 10:30ean herriko frontoian hazien trukea eginen dute eta, horretarako mahaiak paratuko dituzte. Ondotik, 12:00etan Jakoba Errekondoren mintzaldia izanen da, Ezkaldo elkartean. Aurtengo hitzordua Ezkaldo elkarteak, Gartzaingo herriak eta Hazitik Hoziek antolatu dute.

Aitzineko urteetan Zigan, Lekarozen eta Erratzun egin izan dute Haziaren Eguna. Oronozen eta Elizondon ere bai. Helburua hazien garrantziari buruzko kezka piztea da, haziei buruzko ezagutza ez galtzea eta belaunaldi batetik bertzera pasatzea. Azkeneko aldietan bezala, aurtengoa hitzordua Baztango agroekologia eskola herritarraren egitarauaren barnean gauzatuko da.

Transgenikoei buruz apirilaren 12an

Agroekologia eskola herritarrari dagokionez, bestalde, aipagarria da apirilaren 12an transgenikoei buruzko solasaldia antolatu duela Hazitik Hoziek. Horretarako Joserra Olarieta Lleidako unibertsitateko irakaslea eta Transgénicos, ¿de verdad son seguros y necesarios? liburuaren egilea gonbidatuko dute. Mintzaldia Arizkunenea kultur etxean izanen da, 19:30ean.

 

Artikulu hau Erran.eus-ek argitaratu du eta CC-By-SA lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Elikadura burujabetza
2025-07-28
Udako azoka ekologikoak
Aurtengo hamabi plazak

2025-05-12
Ikastetxeetan Elikadura Osasuntsu eta Jasangarria Sustatzeko Espainiako dekretua
Beste behin ere... ezer ez aldatzeko

Eguneraketa berriak daude