Haur palestinar bat hil dute Israelgo soldaduek, etxe barrura botatako gasarekin itota

  • Israelek okupatutako Zisjordaniako lurretan 18 hilabeteko haur bat hil egin da, orain bi hilabete soldadu israeldarrek bere gelara botatako gas negar eragilearekin asfixiatuta. Democracy Nowk jaso du Palestinako Osasun Ministerioaren baieztapen ofiziala.


2017ko uztailaren 12an - 12:56
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Abdul Rahman Barghouti izeneko haurrak gasa arnastu zuen maiatzaren 19an, soldadu israeldarrek manifestari palestinarrei eraso egin ostean Aboud hirian, Ramallahtik gertu. Gose greban zeuden preso palestinarrei babesa adierazteko protesta zen.

Palestinako Osasun Ministerioak adierazi du jeep israeldarrek bertara iritsi asmo zuen anbulantzia bati ez ziotela pasatzen utzi, eta Palestinako Gurutze Gorriko kideek oinez eraman behar izan zutela ospitalera.

18 hilabeteko Abdul Rahman Barghouti joan den ostiralean hil zen asfixiaz.


Palestina kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 7
LEKUKOTASUNA | Sonia Bego, Global Sumud Flotillako euskal ekintzailea
"Kontainer batera sartzeko agindu zidaten; hori zen barkuko kartzelarako sarbidea"

2026ko maiatzaren 4
Ana Ribacoba Menoyo (Global Sumud flotilla Euskal Herria)
“Flotilla berrantolatzen ari da, ez dugu ekimena bertan behera utzi”

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.