Hamaika desio utopiarako

  • Kaixo eta eskerrik asko liburuaren aurkezpenera etorri zareten adiskideei.

    Utopia da Tomas Morok irudikatu zuen uhartea. Saiakera horretan Elhuyar entziklopediak dioenez, jendarte zein aginte ingeles eta europarren kritika egiteaz gain, estatu eta gizartearen antolaketa ideala plazaratu zuen.

Ibon Mu˝oa @ataramine
2019ko urtarrilaren 02a

 

Antzerako idealei buruz idatzi zuten adibidez euren garaian Platonek eta Francis Baconek. Che Gevarak bere aldetik bere idealak praktikatu zituen, geurean praktikatu zituzten bezala Txabik, Argalak, Txominek eta abar.

Tomas Moro Enrique VIII. aren kantzilerra izan zen, hau da, idazkaria. Kritikatu zuen sistemaren partaide zen, eta katoliko sutsua zenez, erreformistak zigortu zituen erregeak lepoa moztu zion arte. Bere bizitza kontraesankorra izan zen, ideala ez zetorren bat praktikarekin.

Nik nire kontraesanak ditut ere. Sorkuntzetan salatzen ditut. Nire asteroko terapia da. Horregatik utopia irudikatzen saiatzen naiz. Sustatzen gaur baino hobea bihar izan nadin.

Morok Utopia 1516. urtean idatzi zuen. Nik zuek bezala nire utopiak eta desirak dauzkat. Bostehun urte geroago neureak idatziz aipatzen ditut, zero utopia ez baita gauza abstraktu bat, baizik bide bat iristeko ongizatera.

Nik idazten ditudan sorkuntza batzuetan utopiaren izenak izendatzen ditut. Eta ahalegintzen naiz utopiei zentzua ematen distopiak gainditzeko.

Preso zaudenean utopiaren beharra aldiro sentitzen duzu. Eta jakina espetxeak eraistea utopiarik behinena da. Espetxea delako lurpetu nahi ditugun gauza kaltegarrien artean nabarmenetako bat.

Gerra, gosea, kapitalismoa, monarkia, matxismoa eta beste asko diren legez. Eta horiek eraisteko edo haizatzeko alternatibak eraikitzen ditugu, idealak praktikatuz. Iraultza txikiak egiten ahalegintzen gara, sendotzeko elkartasuna, ingurugiroa, euskara, gizatasuna, berdintasuna, feminismoa, Euskal Herria, bakea? Bizi gaitezen askatasunean, maitasunean, zinezko paradisuan.

Hamaika desira utopiarako daukagu, Euskal Herria eta mundua gurekin izan daitezen hobeak. Ondratzeko joan ziren minei.

Eskerrik asko zuen arretarengatik, maitasunez agurtzen zaituztet.

(Eibarren abenduaren 27an Ibon Muñoa presoaren Hamaika desio utopiarako liburuaren aurkezpenerako prestatua)

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Iritzia  |  Literatura  |  Euskal preso politikoak

Iritzia kanaletik interesatuko zaizu...
2019-01-22 | Ane Zabala
San Frantziskon bueltaka, Bilbon edo Kalifornian

Segurtasunak ez du zerikusirik ez sarekada arrazistekin, ezta miaketa masiboekin ere. Halako jarrerekin pertsona batzuk kriminalizatu eta ingurua are gehiago degradatzen ari dira, komunitate jakin batzuk seinalatuz eta komunikabide konkretu batzuen laguntzaz beti.


2019-01-21 | Joseba Alvarez
Argala, Cereceda, Sarrionaindia, Txillardegi

Ezker independentistarentzat estrategikoak izango diren zenbait gai lantzeko bildu ginen duela hamar bat egun 250 kide Plaza Hutsa ekimenean. Hainbat gai jorratu ziren talde txikietan, eta gure taldearen lana, euskarak prozesu independentistari egiten dion ekarpena aztertzea izan zen.


2019-01-21 | Nicole Lougarot
Zuberoako maskarada eta buhameak: zati hori salatzen dut

Eta bai, aurten ere Xiberoan maskaraden itzulia abiatu da berriz, eta igandero Urdiñarbeko Xorrotxek Buhame taldea hola aurkeztuko dute kantuz: "Buhame debrü horik lanik egin gabe, arraza debrü hori bizi dirade. Aberatsik horregatik ez da nihur ere, aldiz sortüak oro ohoinak dirade".


Hiru desafio kooperatibo

Datozen urteetara begira, enpresen (kooperatibak batez ere) erronka nagusiak identifikatzerako orduan, adostasun maila zabala sumatzen dut. Esaterako ingurumenean, parte-hartzean, finantzazioan, berrikuntzan, lehiakortasunean edota gobernantzan. Hala ere, hauen artean, gutxi nabarmentzen diren hiruri eman nahi diet protagonismoa: kooperazioa, organizazioen humanizazioa eta enpresen rol berria gizartean. Aletu ditzagun.

Lehena da kooperazioa praktikatzeko beharra eta zailtasuna. Lankidetza... [+]


2019-01-20 | Castillo Suarez
Lehendabiziko aldiez

Lehendabiziko aldiz Berri Txarrak taldearen berri izan nuenean telebistan izan zen. Irakurtzen zituzten gauzei buruz galdetu eta nire lehendabiziko poema liburua aipatu zuten. Harrotasuna eta harridura sentitu nituen, biak batera. Lehendabiziko aldiz Gorka Urbizurekin hitz egin nuenean Onki Xinen geunden, eta nola ez, poesiaz hitz egin genuen. Lehendabiziko aldiz Berri Txarraken kontzertu bat backstagetik ikusi nuenean Zegaman izan zen, ez nuen ezer taxuz entzun, baina akordatzen naiz Etxarri... [+]


Norantz goaz?

2018. urtean Ipar poloan ez da errekorrik izan izotzen urketa mailan eta Trumpek aitzakia izango du ikatza erretzen duten zentralekin edo erregai fosilei esker aritzen diren ibilgailuekin aurrera segitzeko; edo Bolsonarok Amazonian nekazaritza intentsiborako lurrak eskuratzeko; edo Macronek zentral nuklearren itxiera ahalik eta gehien atzeratzeko eta gainerakook ahalik eta gehien produzitzeko eta kontsumitzeko.

Ozono geruzaren arazoa konponduta zegoela iragarri ziguten 2017an, baina iazkoa... [+]


Urte berrirako asmo onak

Desio onez hasi ohi dugu urte berria. Hiru urte pasa dira Nazio Batuen Erakundeak (NBE) sustatutako Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) martxan jarri zirenetik, eta ingurumenarekiko enpatiazko begiradaz has gintezke. 2015eko irailean, ia 200 herrialdek hainbat jendarteren garapena bultzatzeko akordioa onetsi zuten. GIH horiek 2000-2015 urte bitartean lortu nahi izan ziren eta zalantzazko emaitza izan zuten Milurteko Garapen Helburu-en ikusmira zabaldu nahi izan zuten. Orotara, 2015ean,... [+]


Txillardegi, euskara batuaren aita

Txillardegiri etiketa bat jartzekotan, poliaintzindaria zela erran nezake, zeren aitzindaria izan zen lauzpabost alorretan: frankismo denborako abertzale berria, sozialista librea, Iparraldekoen lagun goiztiarra, idazle polifazetikoa, bide berrien urratzailea.


2019-01-16 | Txerra Rodriguez
Emagin bat euskalgintzarako?

Ezagutzaren matazak liburua irakurri berri dut eta zeharo interesgarria egin zait. Baina beste gauza batek egin du bide neure burura: Emagin bat beharko genuke euskalgintzetan?


2019-01-15 | ELB Gazte Taldea
Ilusioak

Laborantxa munduan sobera entzuten dutanak okaztatzen nau. Langileak alfer batzu baizik ez direla, langabezian edo rmi/rsa [gutxieneko errenta] dunak, parasita batzu gure bizkar bizi... Gu laborariak, urguluz beteak, jabeak, lurdunak, dutenen aldekoak, nolazpait horiek baino hobeak. Lehenik, langileek eskubide batzu dituzte, gehienek kotisatu dute horien ukaiteko. Elkartasuna deitzen da.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude