2018-12-30 14:55

Hamika desio utopiarako
Ibon Muñoa
Ataramiñe, 2018

Kaixo eta eskerrik asko liburuaren aurkezpenera etorri zareten adiskideei.

Utopia da Tomas Morok irudikatu zuen uhartea. Saiakera horretan Elhuyar entziklopediak dioenez, jendarte zein aginte ingeles eta europarren kritika egiteaz gain, estatu eta gizartearen antolaketa ideala plazaratu zuen.

Antzerako idealei buruz idatzi zuten adibidez euren garaian Platonek eta Francis Baconek. Che Gevarak bere aldetik bere idealak praktikatu zituen, geurean praktikatu zituzten bezala Txabik, Argalak, Txominek eta abar.

Tomas Moro Enrique VIII. aren kantzilerra izan zen, hau da, idazkaria. Kritikatu zuen sistemaren partaide zen, eta katoliko sutsua zenez, erreformistak zigortu zituen erregeak lepoa moztu zion arte. Bere bizitza kontraesankorra izan zen, ideala ez zetorren bat praktikarekin.

Nik nire kontraesanak ditut ere. Sorkuntzetan salatzen ditut. Nire asteroko terapia da. Horregatik utopia irudikatzen saiatzen naiz. Sustatzen gaur baino hobea bihar izan nadin.

Morok Utopia 1516. urtean idatzi zuen. Nik zuek bezala nire utopiak eta desirak dauzkat. Bostehun urte geroago neureak idatziz aipatzen ditut, zero utopia ez baita gauza abstraktu bat, baizik bide bat iristeko ongizatera.

Nik idazten ditudan sorkuntza batzuetan utopiaren izenak izendatzen ditut. Eta ahalegintzen naiz utopiei zentzua ematen distopiak gainditzeko.

Preso zaudenean utopiaren beharra aldiro sentitzen duzu. Eta jakina espetxeak eraistea utopiarik behinena da. Espetxea delako lurpetu nahi ditugun gauza kaltegarrien artean nabarmenetako bat.

Gerra, gosea, kapitalismoa, monarkia, matxismoa eta beste asko diren legez. Eta horiek eraisteko edo haizatzeko alternatibak eraikitzen ditugu, idealak praktikatuz. Iraultza txikiak egiten ahalegintzen gara, sendotzeko elkartasuna, ingurugiroa, euskara, gizatasuna, berdintasuna, feminismoa, Euskal Herria, bakea… Bizi gaitezen askatasunean, maitasunean, zinezko paradisuan.

Hamaika desira utopiarako daukagu, Euskal Herria eta mundua gurekin izan daitezen hobeak. Ondratzeko joan ziren minei.

Eskerrik asko zuen arretarengatik, maitasunez agurtzen zaituztet.

Ibon Muñoa
Kordoba, 2018ko abendua

VID-20181230-WA0001

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Ataramiñe euskal preso, iheslari eta deportatu politikoen sorkuntza lanak sustatu eta kaleratzeaz arduratzen da.