Orain arte agindutako konfinamendu egoera ez dela nahikoa eta aurrentzean hau zorroztea gomendatzen du osasuneko aditu taldeak The Lancet aldizkarian. Oriol Mitja, Alex Arena, Xabier Rodó, Joe Brew eta José M. Benlloch-ek eta beste 62 pertsonek sinatzen dute gutuna.
Aipatzen dute orain arte hartutako neurrien norabidea ona dela, baina ez dela nahikoa eta ikusita beste herrialde batzuetan gertatutakoa, ezinbestekoa dela Espainiako Estatuan neurri gogorragoak hartzea, hainbat gune geografikotan erabateko konfinamendua aginduta, ezinbestekoak diren zerbitzuak salbuetsita. Ezinbestekoa ez den aire, lur eta itsaso garraioa ere eten beharko litzateke hamabost egunez.
Aipatutako eremu geografiko horietako bat da Hego Euskal Herria. Madril, La Rioja, Katalunia, Gaztela-Mancha eta, Gaztela eta León ere multzo horretan sartzen diren beste erkidegoak dira. Hauek lirateke azken astean 100.000 biztanleko 100 kutsatutik gora izan dituztenak.
Adituen ustez, oraingo itxiera maila ez litzateke nahikoa, ospitaleek datozen asteetan espero den gaixo kopurua jaso dezaten, eta gainezka egingo dute, osasun zentroetan jadanik latza den egoera gehiago larrituz. Egin dituzten kalkulu matematikoen arabera, martxoaren 26tik apirilaren 24rako egongo dira gainezka eramu horietako ospitalak. Horregatik, neurriok lehenbailehen hartzeko eskatzen diote Espainiako Gobernuari.
Eskatzen dute, halaber, babes neurrien hornitzean ahaleginak biderkatzea ezinbestekoa dela, are eta gehiago ikusi denean Covit-19 gaitza betazal eta ileetatik kutsatzeko duen gaitasun handia. Diotenez, neurri horiek guztiek hartuta ere ez du esan nahi gaitza hiruzpalau astetan desagertuko denik, eta honen jarraipena egiteko neurri gehiago ere eskatzen dituzte: bat, Asian egin duten moduan, norbanakoen eta familien datu epidemiologikoak bilduko dituen sistema sendo baten sorrera; bi, pertsonek gaitzaren beren autotxostena egin ahal izateko aplikazio unibertsalen sorrera; eta hiru, zientzialariei egiazko informaziorako kanalak eskaintzea, komunitate honek parte har dezan erantzun zientifiko integral, objektibo eta garden batean.
.@sanchezcastejon 𝗢𝗿𝗱𝗲𝗻𝗲𝗻 𝗲𝗹 𝗰𝗼𝗻𝗳𝗶𝗻𝗮𝗺𝗶𝗲𝗻𝘁𝗼 𝘁𝗼𝘁𝗮𝗹 𝗱𝗲 𝗘𝘀𝗽𝗮𝗻̃𝗮 o las UCIS seguirán colapsadas hasta el 𝟮𝟰 𝗱𝗲 𝗔𝗯𝗿𝗶𝗹
Publicado en @TheLancet
Texto completo aquí 👉 https://t.co/gQeg2DQdMO
Adhesión aquí 👉https://t.co/upcfFiQdWu pic.twitter.com/IjIM08Emc0
— Oriol Mitja (@oriolmitja) March 27, 2020