Donostiako Metroaren lanetan leherketak egitea aurreikusia dagoela salatu dute, Jaurlaritzaren hitzak gezurtatuz

  • Donostiako Metroaren lanen harira, Moyua enpresaren izenean "gutun faltsuak" banatu dituztela salatu du Eusko Jaurlaritzak. Bertan bizilagunei ohar egiten zitzaien leherketak izango zirela lanek iraun bitartean. Satorralaiak eta Antiguon Metroa Gelditu mugimenduek ez dute beren gain hartu gutunaren zabalkundea, baina salatu dute Gasteizko gobernua gezurretan ari dela, lehergailuak erabiltzea jasota baitago 2012an onartu zuten Donostialdeko Metroaren Ingurumen-Inpaktuaren Deklarazioan.


2017ko azaroaren 28an - 11:41
Metroaren aurkako protesta Antiguo auzoan. (Argazkia: Hitza)

Eusko Jaurlaritzako Azpiegituren sailak jakinarazi du Metroaren pasantearen lanetan leherketak egingo direla ohartaraziz Antiguan azken egunetan postontzietan utzi diren orriak “gezurrezkoak” direla. "Hirietan egiten ditugun halako obretan, zulaketa lanak rozadorarekin egiten ditugu. Orain arte Antiguako auzokideekin egindako bost bileretan hala azaldu dugu argi eta garbi. Beraz, bileretan egondakoek badakite gezurra dela", adierazi dute.

Gertaera horren harira, Satorralaia bizilagunen mugimenduak eta Antiguan Metroa Gelditu ekimenak ohar bidez adierazi dute Metroaren lanetan lehergaiak erabiltzea benetan baimenduta duela egitasmoak, lurpeko harkaitza gogorra denean kasu.

Eusko Jaurlaritzak 2012ko ekainaren 21ean onartu eta abuztuaren 7an Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Donostialdeko Metroaren Ingurumen-Inpaktuaren Deklarazioak hitzez hitz ondorengoa dio 2.c.4 ataleko D puntuan:

"En el caso de la utilización de voladuras, éstas deberán ajustarse a la norma UNE 22-381-93 (…) El promotor deberá poner en práctica un sistema de información personalizada a los habitantes próximos a la zona de excavación, de forma que éstos puedan conocer con detalle las medidas previstas para aminorar y controlar los efectos de las vibraciones y onda aérea producidas por las voladuras”.

Ondorengoa ere badio onartutako dokumentuak:

"En caso de resultar necesario el empleo de voladuras en el entorno próximo a viviendas habitadas o bienes inmuebles de interés patrimonial, el programa de vigilancia ambiental del proyecto constructivo incorporará el control eventual de las vibraciones en las fachadas más afectadas. Las medidas se ajustarán a lo establecido en la Norma UNE 22-381-93 y en la presentación de los resultados se indicarán los datos correspondientes a voladura".

Donostiako Metro pasantearen aurka ari diren bi herri mugimenduok salatu dutenez, "proiektuak leherketak egitea baimentzen du, proiektuaren bultzatzaileek gaurkoan ezagutzera eman nahi ez duten informazio publiko eta ofizialaren arabera. Bestalde, Metroaren pasantea zulatzeko metodoa leherketena edo beste izanda ere, hirian barrena tunel bat egitea beti da konplikatua, inguruko eraikinetan eragin ohi diren afekzioengatik".

"Herritarren gehiengoak zeharo behar gabekotzat jotzen duen proiektu hau geldiaraztea eskatzen dugu berriro, Donostian garraio publikoko soluzio egokienaren inguruan jendarteak eztabaidatzeko eta erabakitzeko aukeran izan dezan bide parte-hartzaileak irekitzeko", salatu dute.

Gutun faltsuak?

Buzoneatu zituzten gutunak (Argazkia: Twitter/@ontziola)

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du Donostiako bizilagunei helarazi dizkieten gutunak faltsuak direla, Irutxuloko Hitza-n jaso dutenez. Sare sozialetan hainbat erabiltzailek salatu zituzten gutun horiek jaso izana.

Erraustegiaren lanetan ere leherketak eta antzeko gutun "errealak"

Moyua enpresak, GHK-k Gipuzkoako erraustegia eraikitzeko kontratua eman zion UTE Civil Zubieta taldeko kideak, oharra pasatu zien ekainaren amaieran Zubietako erraustegiaren inguruan dauden etxeetako familiei, jakinaraziz ekaina bukatu aurretik egingo dituztela leherketak Artzabaletan, ARGIAn jaso genuenez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostiako metroa?
Metroaren lanen ondorioz, atzo Donostiako eraikin batetik erlaitz eta balkoi zatiak erori zirela salatu dute

Satorralaiak mugimenduak azaldu duenez, asteazken eguerdian gertatu da Urbieta eta San Martin kaleetan. Eraikina joan den urtarrilean kalteak jasan zituen beste eraikin baten alboan dago.


Donostiako metroaren lanek eraikin batean eragindako pitzadura salatu du Satorralaiak

Donostiako Zubieta kaleko eragin baten patioan agertutako arrakala "itzel" gisa deskribatu du mugimenduak. Lanak hasi zirenetik bost urte igaro direnean, Donostiako metroaren eraikuntzan egiten ari den "baliabide publikoen xahuketa etengabea" eta obra... [+]


Metroaren lanek beste pitzadura bat eragin dutela salatu du Satorralaiak

Satorralaia bizilagunen mugimenduak Donostiako Metroaren eraikuntza lanek Loiola kalearen eta San Martinen arteko izkinan dagoen eraikinean –Erviti musika denda zegoen tokian– eragindako kalteak salatu ditu.


2021-09-15 | ARGIA
Eusko Jaurlaritza Donostiako metroaren pasantearen lanek kaltetutako bizilagunak "isilarazten" ahalegintzen ari dela salatu du EH Bilduk

Donostiako metroaren lanetan kaltetutako Zarautz hiribideko eta Zubieta kaleko eraikinetako hainbat bizilaguni kalte-ordainak eskaini dizkiete gutun bidez. Donostiako EH Bilduk salatu du haiek "isilarazteko" saiakera dela.


2021-09-02 | ARGIA
Xabier Albistur, Donostiako alkate-ohia: “Metroa alferrikako obra da”

Donostiako alkate izandako Xabier Albisturrek metroaren egungo obren kontrako iritzia azaldu du Diario Vasco egunkariak egindako elkarrizketa batean. Bere ustez proiektua ez da nahikoa “anbiziotsua, obrak suposatzen duen inbertsiorako”.


Eguneraketa berriak daude