Gurseko kontzentrazio esparruko 500 nafarrei omenaldia eginen die Nafarroako Gobernuak

  • Exekutiboa hildakoen 40 familiarekin harremanetan jarri bada ere, gehiagorekin kontaktua lortzea du xede. Irailaren 30ean izanen da omenaldi instituzionala, egia, justizia eta erreparazioa lortzeko.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko abuztuaren 03an - 16:45
Gurseko kontzentrazio esparruaren artxiboko irudia.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Frankismotik ihesi joan ziren horiek bukatu zuten Gurseko (Akitania) kontzentrazio eremuan; horietako asko, nafarrak: 500, hain justu. Frankismoaren beste biktimetako batzuk izan ziren, zerrenda luzearen parte diren beste bartzuk, fusilatuekin, jazarritako irakasleekin edota bortxatutako emakumeekin bat. 

Orain, omenaldia eginen die Nafarroako Gobernuak, irailaren 30ean, Gurseko kontzentrazio esparruan bertan. Goboernuak bi helburu dauzka: bat, gizarte demokratiko batek memoriarekin daukan "konpromisoa" betetzea; eta bi, egia, justizia eta erreparazioa lortzea. 

Familia gehiagoren bila

Publikoa izanen da ekitaldia eta hildakoen 40 familia guztiak gonbidatu dituzte; gehiago aurkitzeko bidean daude. Horretarako, Nafarroako Gobernuaren webgunean izen zerrenda bat jarri dute Gursen egon ziren horien senideak aurkitzeko, eta telefono bat, erraztu: 848 42 65 22.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
Eguneraketa berriak daude