Euskararen eta euskal kulturaren alde Jakin taldearen bidez egindako lanagatik domina jasoko dute Joseba Intxaustik, Joxe Azurmendik, Paulo Agirrebaltzategik eta Joan Mari Torrealdaik.
Markel Olano ahaldun nagusiak egin du iragarpena eta 1956an sortu zen egitasmoak “oso ibilbide oparoa” izan duela adierazi du. Taldea sortu eta denbora gutxira gaur arte iraun duen “Jakin” aldizkaria kaleratzen hasi ziren. Olanoren hitzetan: “Talde horri eusten jakin dute, eta azpimarratzekoa da, gure herrian eta gure kulturan parekorik ez duena: batuta eta nortasun handiz jarraitu dute gure kulturari ekarpena egiten eta eragiten. Merezi dute”.
Gipuzkoako Urrezko Domina abenduaren 19an jasoko dute.