Gipuzkoako hondartzetako sorosleak grebara deitu dituzte uztaila bukaeran

  • Uztailaren 29, 30 eta 31n Gipuzkoako hondartzetako sorosleek greba egingo dutela adierazi du ELA sindikatuak. “Bizi duten egoera prekarioa” salatu nahi dute.


2018ko uztailaren 18an - 17:13
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

100 sorosle baino gehiago ari dira hondartza gipuzkoarretan lan egiten udaran eta udalek azpikontratatzen duten zerbitzu bat da. Sorosle guztiak aldi batekoak dira, askok urteak daramatzaten arren lan hori egiten. Hilean 1.000 euro baino gutxiago kobratzen dute eta Gurutze Gorriko Gipuzkoako hitzarmena aplikatzen zaie.

“Beste behin, azpikontratazioan prekarietate gordinenarekin aurkitzen gara –dio ELAk–. Gurutze Gorriari, eta baita udalei ere, exijitzen diegu egoera honen aurrean soluzioak eman ditzatela, ezin ditugulako gure hondartzetan, munduko hondartza onenenetakotzat jotzen diren horietan, lan baldintza hauetan ari diren sorosleak izan”.

Soldata igotzea, finko-etena figura aitortzea eta kontziliazioa jorratzea eskatzen dute, besteak beste. “Uste dugu eskatzen ditugunak minimoak direla gure lan baldintzak hobetzeko”.

“Bandera urdina, egoera beltza. Sorosleak borrokan” lelopean, uztailaren 13an egin zuten prentsaurrekoaren ostean datoz mobilizazio iragarpenak.


Langile borroka kanalean gehiago
2026ko apirilaren 29
Itzaletik argira
Pankarta hori… (1979)

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.