Gipuzkoako hondartzetako sorosleek lan baldintza prekarioak salatu dituzte

  • ELAk Gipuzkoako sorosleen lan prekarietatearen berri eman du eta Gurutze Gorria eta udalei egoera honetan “bustitzeko” eskatu die. Ostiralean prentsaurrekoa egin dute Donostiako Kontxan.

Ostiralean emandako prentsaurrekoan (Argazkia: Lander Arbelaitz)

2018ko uztailaren 17an - 12:09

Gipuzkoan zortzi udalek dute hondartzen jabetza: Hondarribia, Donostia, Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia, Deba eta Mutriku. 100 sorosle inguru ari dira zerbitzuak ematen eta guztiak Gurutze Gorriak kontratatutakoak dira; udaletxeak zerbitzuak azpikontratatu egiten baititu.

Sorosle denak aldi batekoak dira nahiz eta askok urteak daramatzaten lan hori betetzen. Hilean 1.000 euro baino gutxiago kobratzen dute (urtean 11.412,80) eta Gurutze Gorriko Gipuzkoako hitzarmena aplikatzen zaie. ELAk salatu du, “egoera hau ez datorrela bat sorosle hauek euren lan jardunean hartzen duten ardura mailarekin”.

Egoera honen aurrean soluzioak emateko “exijitzen” diete udalei eta Gurutze Gorriari, “ezin ditugulako gure hondartzetan, munduko hondartza onenetakoak bezala kontsideratuta dauden hondartza horietan, lan baldintza hauetan lanean ari diren sorosleak izan”.

“Lan baldintza hauek duintzeko” ELAk sorosleekin lanean jarraituko duela adierazi du eta hurrengo asteetan mobilizazioei ekingo dietela gaineratu du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prekarietatea
Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


2024-03-14 | Gedar
Mercadonak %40 areagotu ditu irabaziak, eta %30 Inditexek

Marka historikoak hautsi dituzte bi enpresek 2023an: Mercadonak lehen aldiz lortu du 1.000 milioi euroko irabaziak gainditzea.


Indarberriturik atera dira sektore publikoko langileak, hirugarren greba egunean

Sindikatu deitzaileen arabera, ikasturte honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoan antolaturiko greben artean jendetsuena izan da asteartekoa, eta batez ere garraio publikoan, hezkuntzan eta udal esparruan izan du eragin handiena. Manifestazioetan 30.000 lagunek... [+]


2024-02-27 | ARGIA
Langile bat hil da Arrasaten; urtea hasi denetik, 17

Astelehen arratsean gertatu da ezbeharra, Arrasaten, hiru metroko sakonerara erorita.


Eguneraketa berriak daude