Gimeno kontseilariak ez du eragozpenik ikusten Larragan D ereduko lerroa irekitzeko

  • Larragako San Miguel Ikastetxe publikoko guraso talde batek uztailean publikoki jakinarazi zuen herrian D eredua irekitzeko eskaera bideratua zutela, baina ez zutela Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren erantzunik.

Larragako gurasoek eta herritarrek iragan urriaren 18an egindako agerraladia. (Arg.: Sortzen)

2022ko urriaren 28an - 10:28

Mendigorrian 2021ean ireki zuten azkenean D ereduko lerroa, baina ikasturte bat atzeratu zen eskaera, eta hangoa gertatuko ote zen beldur ziren Larragako gurasoak. Horregatik, haien beldurra publiko egin zuten uztailean eta hezkuntza sailaren erantzuna eskatu zuten. D ereduko lerroa irekitzeko zortzi haur behar dira eta Larragan hamabi daude.

Orain arte familiek ez dute departamentuaren erantzun formalik izan, baina ostegun honetan legebiltzarrean EH Bilduko parlamentari Bakartxo Ruizen galdera bati erantzunez, Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariak erantzun zuen tramiteek ohiko bidea jarraitzen dutela, eta berak ez duela eragozpenik ikusten Larragan D ereduko lerroa irekitzeko. Matrikulazio epea amaitzean D ereduan zenbat haurrek aritu nahi duten ikusiko dutela, eta horren arabera erabakiko dutela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Palestinaren aldeko unibertsitate-sarea

EHUk Tel Aviv-eko unibertsitatearekin etorkizuneko lankidetzarako bideak ahalbidetzen dituen zibersegurtasuneko katedra bat sortu izanaren harira, bertako langileok interpelatuak izan gara hainbat lekutatik, eta esan beharra dut neurri handi batean lotsatuta sentitu naizela,... [+]


2024-04-18 | Euskal Irratiak
Tulalaika besta, Xiberoako ikastolei bultzada emateko

Hirugarren urtez Xiberoako ikastolei bultzada emanen die Tulalaika bestak.


Errendimendu akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak Ipar Euskal Herrian

Ongi doazen ikasleak talde batean, zailtasunak dituztenak, bestean; maila akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak datozen ikasturtean, Frantziako Estatuan. Ikasleak sozialki eta akademikoki sailkatu eta bereiztea, desoreka areagotzea eta egoera okerragoan daudenak... [+]


Eguneraketa berriak daude