EHUk baieztatu du hainbat salaketa formal jaso dituela eta genero indarkeriaren aurkako protokoloa aktibatua duela

  • EHUko Errektoretza Taldeak ARGIAra igorritako oharrean zehaztu duenez, Filologia Hispanikoko irakaslearen aurkako salaketen "berri izan zuen unetik abian da protokoloak zehazten duen prozedura". Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo argitaratu dituzte irakasle beraren aurka eta ARGIAri beste lau pertsonak berretsi diote salatutakoa. Duela zenbait urte jarri zen irakasle honen aurkako salaketa formala lehen aldiz.


2025eko otsailaren 12an - 12:36
Azken eguneraketa: 16:16
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Errektoretza Taldeak kasuaren berri izan zuen unetik bertatik, abian da protokoloak zehazten duen prozedura. Unibertsitateak hainbat salaketa formal jaso ditu. Berehalako erantzuna ematen ari da Gobernu Taldea, Berdintasun Zuzendaritzarekin elkarlanean. Beharrezko neurriak hartuko dira, protokoloak zehazten dituen urratsak jarraituta", horixe da EHUko Errektore Taldeak prentsara komunikatu duena, ARGIAk argitaratutako Filologia Hispanikoko irakasle baten aurkako jazarpen eta ukituen salaketen harira.

"Kolektibo guztien eta, bereziki, biktimen eskubideak bermatzea eta hauei babesa ematea da lehentasuna unibertsitatearentzat. Unibertsitatea tolerantzia eta errespetu eremua izan dadin, unibertsitateko kolektibo guztiak gaude engaiatuta, bai ikasleak bai langile guztiak. Horren erakusle da azken boladan daukagun salaketen ugaritzea, Errektoretza Taldean erabateko lehentasunez kudeatzen ari dena", adierazi dute.

Salaketa duela urte batzuk

ARGIAk asteazkenean argitaratutako informazioan jasotzen da duela zenbait urte egin zela irakasle honen aurkako salaketa formala EHUn, eta hedabide honen iturriek diotenez, "ez da aldaketa esanguratsurik egon". EHUk errektoretza berria du urtarrilaren 27tik, Joxerramon Bengoetxea buru.

ARGIA salatutako irakaslearekin harremanetan jartzen saiatu da, informazioa gezurtatzeko edo bere hitzak jasotzeko aukera emateko. Astelehen goizean mezu bana helarazi zitzaion bere e-posta pertsonalera zein lanekora. Momentuz, ez du erantzun nahi izan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gizartea
2025eko abenduaren 17
Lurraldea eta arkitektura
La Sinsorga

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!