“Gaur egun nazioaren espiritua politikan baino mendizaletasunean aurki daiteke”

  • Jakinek antolatuta Euskara, estatugintza eta naziogintzaren erdian jardunaldiak egiten ari dira Iruñeko Katakrak liburudendan. Lehen saioan Joxe Azurmendi filosofo eta EHUko irakasle emerituak hitz egin du. Hiru zatitan banatu du hitzaldia.


2015eko ekainaren 26an - 11:51
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Nazioaren kontzeptu klasikoa

Nahiz eta Nazioaren kontzeptua aspaldikoa den, egun inoiz baino presenteago dagoen kontzeptua da; beraz, “ez da garrantzitsua nazioa zein mendetakoa den jakitea”, Azurmendiren hitzetan. Mendebaldeko nazionalismoen kontzeptua Greziatik dator, elizak sekulako garrantzia baitauka.

Nazio politikoa eta nazio kulturala eztabaidan daude. Azurmendik ez du uste bi kontzeptu horiek kontrajarriak direnik. Aitzitik “nazio politiko eta nazio kulturalaren artean ez dago oposiziorik”.

Nazio kulturala ia beti da politikoa eta bereziki Euskal Herriaren kasuan. Nazioa lehenik eta behin “komunitate linguistikoa da, euskarak egiten baitu euskaldun, greziar hizkuntzak heleniarrak greko bihurtzen dituen bezala”. Desberdintasun naturala oso txertatutako dago Grezian.

Nola pentsatu Euskal Nazioa gaur?

Azurmendiren ustez nazioa ez da politikoa, “nazioa zentzu politikora murriztea oso arriskutsua da”. Espainiako Estatuan oso txertatua dago ideia hau. Nazioa politikoa den heinean juridikoa ere bada. Rosa Diezek duela gutxi Kataluniari buruz egindako adierazpen batzuetan zioen “legea da nazioa egiten duena eta ez folklorismoa bezalako asmakuntzak”. Beraz, nazioa edo politikoa da edo ez du ezertarako balio.

Azurmendik behin eta berriro azpimarratu du nazioaren fenomeno naturalean “nazioa politiko bezala definitzen badugu estatuari aurre egin beharrean aurkitzen garelako, Leviathanen aurrean”. Hala ere, “demokraziak ez dira koherenteak eta hiritarrak baino lehenagokoak diren eskubide natural ez politiko batzuk asmatzen dituzte”. Paradoxikoa da “estatuek hiritarrei estatuen sorrerakoak baino lehenagokoak diren giza eskubide natural batzuk deklaratzen dizkietela”.

“Euskal Herria komunitate nazio tradizionala desegina dago. Gure erantzunkizuna ere bada maila handi batean: ez degu jakin modernitateari aurre egiten”. Gaineratu du ezin zaiola bakarrik Frantzia edo Espainiatik etorri denari errua bota: “Nahi izan dugu salbatzerik ez zegoen mundu bat salbatu, beraz, ez gara izan ginena eta ez gara iritsi ezer berririk izatera”.

Azurmendiren hitzetan gaur egun nazioaren izpiritua “politikan baino mendizaletasunean aurkitu daiteke”, euskal komunitate tradizionala “puskatzen ari baita”. Galdu egin da “adibidez Euskal Herriko baserrien tradizioa”. Ondorioz nazio naturala berrekuratzea oso garrantzitsua da, eta ildo honetan “Aberri Egunak, Korrika, bertsolarien txapelketak edota Nafarroaren egunak, hau da, festek garrantzi handia daukate”.

Zerk egiten gaitu euskadun?

Joxe Azurmendik Jule Goikoetxearen Euskaldun egiten gaituena testuari ere aipamena egin dio. Bertan euskarak ez gaituela euskaldun egiten esaten da, baginak emakume egiten ez gaituen bezala. Aitzitik subalternitateak egiten digu euskaldun batetik, eta emakume, bestetik.

Azurmendik galdetzen du “ea subalternitatea ote den orain diferentziak eta anizkoitasunak biltzen dituen esentzia berria”. Bere iritziz testua erredukzionismoetan erortzen da “nazio kontzeptua bera baino oinarrizkoa den zerbaitera jeitsiaraztea da”. Halaber, bi aldetako erredukzionismoak kritikatu ditu “bai eskubikoak, bai ezkerrekoak ere”.

Nahiz eta euskaldunok “konplexuz beteak gauden”, euskaldun egiten gaituena “konplexu edo konplexu gabe euskalduna naiz” esatean datza, hau da, zirkunstantzia guztietan euskaldun izatean. Goikoetxeak dioenez,“euskaldun izatea identitate kultural eta soziala edukitzea delako”.


Eguneraketa berriak daude