1975ko azaroaren 23an eraman zituzten Francoren gorpuzkiak Madrilgo mausoleora, hil eta hiru egunera. Preso errepublikarrek eraikia, Gerra Zibileko 33.800 biktima daude bertan lurperaturik.
Ostegun eguerdian atera dituzte Erorien Haranetik Francisco Francoren gorpuzkinak. Bizkarrean hartuta atera dute hilkutxa lorez eta oihalez apainduta, Europako mausoleo faxista handiena denaren atea nagusitik.
Pedro Sánchez Espainiako presidenteak Twitter bidez azaldu duenez "Espainiako demokraziarentzat garaipen bat" da diktadorearen exhumazioa. Iñigo Urkullu lehendakariarentzat ere "anomalia demokratiko bat zuzentzen" du.
Aitzitik, hura ateratzeko trabak eta moduek askorentzat agerian utzi dute frankismoaren oinarriak uste baina errotuago segitzen dutela Espainiako Estatuko egituretan. Kritikak eta haserre ugari eragin du prozesuak:
1.Francoren aitzinean ez zegoen monarkia. 2.Francok errege berrixe ipini euskun. 3.Helikopteroan Espainiako ERRESUMA idatzita dago, ergo...
— Juan Morga Orue-Etxeberria 🇵🇲 (@JuandeMorga) October 24, 2019
4. Espainia gaur oindino frankista da.
Elikopteroko militarrek agur militarra egin diote Francoren familiari edo niri bakarrik iruditu zait? Besarkada bat Francoren biktimei, jasandako umilazioagatik😞 #exhumacionFranco pic.twitter.com/ArOk8Mi5Mm
— Jabi #OrainPresoak #NikEHBildu (@indautxukoa) October 24, 2019
Le llaman exhumación y no lo es.
— Hedoi Etxarte (@hedoi_etxarte) October 24, 2019
Apología del fascismo.
Enaltecimiento de 40 años de dictadura militar. Segundo funeral de Estado. pic.twitter.com/8DkGcMM4IQ
12 urte gorpu bat ateratzeko
Hamabi urte iragan da 2007ko Memoria Historikoaren legea onartu zuela Espainiako Kongresuak, PSOEko Jose Luis Zapatero Espainiako Gobernuko lehendakari zela. Lege horretan oinarritzen da desobiratze hau. Harrez gero, Franco ateratzeko baimena ematen zuen ez legezko proposamena onartu zen Kongresuan 2017an eta Espainiako Gobernuak, azkenean, 2019an eman zuen horretarako agindua.
Familiaren gertuko fundazioek, dena den, etengabe trabatu dute agindua auzitegietan. Ate denak irekita, Madrilgo Mingorrubioko panteoira eraman dute gorpua, bere alargun Carmen Polo lurperatua dagoen lekura.
Tejero kolpistari sarbidea utzi diote
Hogei bat herrialdetako 500 kazetari inguruk zuzenean jarraitu dute segurtasun neurri zorrotzen pean egin den desobiratzea. Mingorrubiokoa hilerrian han bildutakoek polizia hesia igarotzea ezinezkoa zuten arren, Antonio Tejero koronel ohi kolpistak ez du inongo arazorik izan barrura sartzeko.
34.000 hilotz
Erorien Haranean dauden ia 34.000 hilotzetatik, gehienak 1959an eraman ziren Estatuko beste lekuetatik eta asko fusilatutako errepublikarrei dagokie. Euskal Herritik 1.200 gorputz inguru garraiatu ziren.
"Oraindik korapiloa askatzeko" dagoela gogoratzeko eta Txiki eta Otaegiren fusilatzeen 50. urteurrena kari, Sortuk bi pankarta handi eskegi ditu Cuelgamuroseko monumentuko arku batetik. 1975ean bertan lurperatu zuten Francisco Franco diktadorearen gorpua, 1936ko gerran... [+]
Iratzar eta Olaso Dorrea fundazioek antolatu duten erakusketa ibiltaria ezin izango da Zarauzko areto publikoetan ikusi. Udalak argudiatu du errelato "partziala" eta "ideologizatua" eskaintzen duela. EH Bilduren lokalean paratuko dute azkenean.
Duela mende erdi frankismo gotorrenak bere aurkako ahotsak isilarazi nahi izan zituen ETAko eta FRAPeko bost militante hiltzen. 1975a zen, eta irailak 27 zituen. Baina alderantzizkoa lortu zuen, eta zenbaitek nahi luketenaren kontrara, askatasunaren aldeko borrokalari gisa... [+]
50 urte dira Francoren diktadura garaiko azken bost fusilamenduetatik. Jon Paredes, Txiki eta Angel Otaegi ETAko kideak, eta Sánchez Bravo, Humberto Baena eta Ramón García Sanz FRAPekoak. Txikiren abokatuetakoa izan zen Magda Oranich, mende erdia eta gero... [+]
Zinemagile iruindarrak, ibilbide labur baina baliotsua egin zuen zinemagintzan 1970eko eta 1980ko hamarkadetan, zuzendari lanetan emakumerik apenas zebilenean. Irrintzi lanarekin garai hartako errepresioa islatu nahi izan zuen, eta Ikuska proiektuan euskal emakumeak erretratatu... [+]
Euskal Herrian auzo borrokalaririk bada, hori Txantrea da zalantzarik gabe. Herritarrek euren eskuz eraikia (literalki), auzoa defendatzen ikasi dute kalez kale, izan poliziarengandik, izan agintarien utzikeriatik, izan ugazaben diru-gosetik. Baina auzoa hori baino gehiago da,... [+]
Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.
Bide parlamentarioa egin beharko du orain. Lege testu honen arabera, 30 urteko epea ezarriko dute sekretuak desklasifikatzeko, eta 45 urtekoa "goi mailako" sekretuendako. Bakoitza hamabost urtez luza daiteke.
Altzagatik itsasadarraren parean doan BI-711 errepidearen Jose Luis Goyoaga etorbidearen izena aldatzeko herritarren parte-hartze prozesuaren ondoren, kale horren izen berria Zirgariak etorbidea izango da.
Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena
Donostiako Udaleko Memoria Historikoaren Aholku Batzordeko Sinbologia Lantaldeak dokumentazioa aurkeztu du, eskultura frankista dela frogatzeko. Eskulturaren jatorriaren inguruko eztabaida ireki nahi dute hirian, eta udal gobernuari zenbait eskaera egin dizkiote.
Espainiako sei pertsonaren gorpuak identifikatu dituzte. Urduñako desobiratze lanak 2024ko abenduak amaitu ziren eta guztira 93 pertsonaren gorputzak berreskuratu zituzten. Aurkikuntza berriekin, hamazazpi pertsona dira jada identifikatu dituztenak.
Salvador Puig Antich frankismoaren kontrako militantea izan zen. Askapen Mugimendu Iberikoko kidea, 1973ko irailaren 25ean atxilotu zuten. Gerra-kontseilua egin zioten, eta garrotez exekutatu zuten handik sei hilabetera, 1974ko martxoaren 2an. Aurtengo otsailean baliogabetu du... [+]
Oraindik ikusgai dago Donostiako San Telmo museoan Memoriaren Basoak erakusketa, maiatzaren 11ra arte. Totalitarismoek gizartea kontrolpean hartzeko erabiltzen dituzten metodo eta tekniken inguruko hausnarketa bat da, espresio artistiko ugariren bidez ondua.
Maki gerrillari antifrankistek Euskal Herrian ez zuten presentzia bereziki nabarmena izan, baina batzuk pasatu ziren, baita erregimenaren errepresio bortitza pairatu ere. Guardia Zibilak hiru hil zituen Ibaetan 1947an eta bat Zubietan 1948an, ahaztuta badaude ere.