Frankismoko krimenak ikertzen ari den Servini epailea Euskal Herrira etorriko da

  • Maiatzaren 18an Frankismoko krimenak ikertzen ari den Maria Servini epaile argentinarra Euskal Herrira etorriko da, duela lau urtetik irekita dagoen prozedura judizialerako baliagarri izango zaion informazioaren bila.


2014ko maiatzaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Servini Argentinako epaiketa prozesuan kereila ezarri dutuen frankismoko zenbait biktimarekin elkartuko da. (Argazkia: Contrainjerencia)

Frankismoko zenbait biktima elkarrizketatuko ditu eta Argentinako epaiketa prozesuan kereila ezarri duten zenbait pertsonarekin ere bilduko dela adierazi du Argentinako Kereilaren Aldeko Estatuko Koordinakundeak (CEAQUA).

Adinagatik edo egoera ekonomikoagatik Buenos Airesera bidaiatu ezin duen eta Argentinako kontsulatuetara jotzerik ez duen jendearekin bilduko da Servini, Koordinakundeak jakinarazi duenez.

Bestalde, epaiketarako lagungarri izango diren frogak eta dokumentazioa eskuratu nahi dituela adierazi du epaileak. Horretarako Espainiako Estatuko erakunde eta artxibategietan krimen frankistei buruzko informazioa eskatuko duela jakinarazi du, eta instituzio desberdinetako ordezkariekin ere bilduko da.

Euskal Herrian hasiko du bidaia, Andaluziara joango da ondoren, eta hilaren 30ean Madrilen amaituko du bisita.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frankismoa
2024-06-12 | Iñaki Murua
Nondik gatoz eta nora goaz?!

Egin gintuztenen eta geure borondatearen kontra eraiki nahi izan zigutenen oinarria berriro ere indar berritzen ari ote den nago.

Eskolako Kontseiluaren izenean honako baldintza hauek jartzen zitzaizkien, gerraostean, gure herrietara maistra lanera zetozenei, derrigorrean... [+]


Jesús Carrera, frankistek torturatu eta fusilaturiko buruzagi komunistaren bizitza pantailara

Hari buruzko aipamenik apenas iritsi zaigu historia liburuetan, baina Jesús Carrera Olascoaga (Hondarribia 1911 – Alcala de Henares 1945) Espainiako Alderdi Komunistaren idazkari nagusi izatera iritsi zen. Frankistek atxilotu, torturatu eta fusilatua, bere... [+]


Cuelgamuroseko indusketetan eskuin muturraren presio eta sabotaiak salatu dituzte auzitegi-medikuek

Madrilgo Cuelgamurosen, Erorien Harana deituriko monumentuan arkeologoak egiten ari diren indusketetan etengabe ari dira jasaten eskuin muturreko jendeen presioa, hala adierazi du Pako Etxeberria auzitegi-medikuak. Egunotan, biktima errepublikarren senideek bisitatu ahal izan... [+]


Zamorako apaiz kartzelako ihesa Santiago Carrillo buruzagi komunistak zapuztu zuen, lekuko baten arabera

1971n hainbat euskal abadek Zamorako espetxe hartatik ihes egiteko plana bertan behera geratu zen, poliziek tunela deskubritu ondoren. Nicanor Acosta abade-ohi komunistak Apaiz Kartzela dokumentaleko egileei elkarrizketa batean esan zien Santiago Carrillo izan zela salatzailea:... [+]


Eguneraketa berriak daude