Ezkabako ihesaldian parte hartu zuten bi gizonen gorpuzkinak aurkitu dituzte Leranozen

  • Ezkabako ihesaldia izan zenetik 80 urte bete diren honetan desobiratzeen bidez beste bi herritarren gorpuzkinak topatu dituzte. Legealdi honetan dagoeneko 66 pertsonaren arrastoak aurkitu dituzte.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko maiatzaren 23an - 08:56
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

1936ko kolpe militarraren biktima izan ziren eta Ezkabako presondegian zeuden beste bi pertsonaren arrastoak aurkitu dituzte gaur. Hain zuzen ere, Ezkabako presondegitik ihes egiten saiatu ziren bi gizonezkoren gorpuzkinak dira aurkitutakoak. 80 urte betetzen dira gaur ihesaldi hartatik eta gaurko aukrikuntzarekin 66 dira guztira 2015etik aurkitutakoak. 

Lekukoen testigantzei esker lortu da Leranozen aurkitutako gorpuzkinak topatzea. 19 eta 23 urte bitarteko gizonezkoenak dira gorpuzkinak. Ana Ollo kontseilaria izan da exhumazioan eta hain justu Antsoaingo Ezkaba ikatetxeko haurrak ere han ziren aurkikuntzaren unean. Izan ere, Memoriadun Eskolak izeneko programarekin ikasleekin lanketa hori egiten ari dira. 

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 1936ko gerra
2025-03-19
Hwei-Ru Tsou. Brigadista txinatarrak xede
"Batera gogoratzen ditugu Gaza eta Gernika!"

2025-03-05
1936ko Gerrako Haurrak
Bidaia itxi gabea

Eguneraketa berriak daude