Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

  • Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko martxoaren 28an - 07:00
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

1938ko maiatzaren 22an, Ezkabako presondegian zeuden 795 gizonek egin zuten ihes, eta hiruk baino ez zuten lortu mugaren beste aldera pasatzea. Tiroz hil zituzten asko, fusilatu beste batzuk eta 585 hartu zituzten berriz preso. "Sarraskia· gogoratzeko ekimena izanen dela esan du Berriozarko alkate Iker Mariezkurrenak: "Berriozar beti egonen da memoria hori berreskuratzearen alde". 

Urepelera hiru preso iritsi zirela dio historiak, baina, jakin al dugu gurean gertatutako ondorengoei transmititzen? Zalantza hori argitzeko lan egiten ari da Urepelgo Udala ere: 2Gure aiton-amonei galdetuz gero, bazekiten gertatutakoa. Ez agian zein baseritan izkutatu ziren, baina ihesaldiaz bazuten berririk. Ordea, haien bilobek ez dute ezagutzarik. Udalean, goxotasunez baina indarrez lantzen ditugu halako gaiak", adierazi du Xole Aire Urepeleko auzapezak. 

Maiatzaren 17an eginen dute mendi-martxa

Antsoain, Berriozar, Urepel, Iruña, Atarrabia, Ezkabarte, Berriobeiti, Olaibar, Buirlata, Nafarroako Gobernua eta Memoria Institutuak babesten dute mendi martxa hau. GR 225 ibilbidea segituko dute parte hartzaileek eta hiru martxa egiteko aukera izanen da: lehena, luzeena, 53 kilometrokoa da Ezkabako gotorlekutik Urepelera izanen da. Bigarrena, leku berdinetik hasi eta Saigotseraino izanen da, 28 kilometro. Biak, goizeko seietan abiatuko dira. Azkena, 25 kilometrokoa, Saigotsen hasi eta Urepelerainokoa izanen da.

Izen-emateko epea zabalik dago eta ez da beharrezkoa inongo federazioko kide izatea. Lafugamendilasterketa.com webgunean aurki daitezke xehetasun guztiak.


Historia kanalean gehiago
2026ko irailaren 30
ARGIAren Hemeroteka berria
Esan zirenak, esango direnak

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.