Ez deklaratzea erabaki dute Herrirako atxilotuek

  • Herriraren kontrako operazioan atxilotutako 18 lagunetatik bederatzik uko egin diote Guardia Zibilen aurrean deklaratzeari Berrian irakur daitekeenez.


2013ko urriaren 2an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Atxilotuetako bat Hernaniko Plaza Berrian Guardia Zibilek eramaten duten bitartean (argazkia: Eitb.com).
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gaur goizean dira deklaratzekoak gainontzekoak. Ostegun goizerako pasako dira Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aurretik.

Aiert Larrarte abokatuak Euskadi Irratian hitz egin du eta adierazi du atxilotuak “ongi” daudela, “atseden hartuta eta lasai”. 

Manifestazioa larunbatean

Manifestazioa deitu dute larunbatean Bilbon Herriraren kontrako operazioari erantzuteko. 17:30etan abiatuko da La Casillatik.

Hainbat alderdik eta mugimenduk bat egin dute deialdiarekin, besteak beste, Aralar, EA, Alternatiba, Sortu, Ezker Batua, ELA, LAB, EHNE, CGT, ESK, HIRU, STEE-EILAS, Ernai, Etxerat, ESAIT, EHE, Gorripidea, IA, Askapena, EPPK, Euskal Herriko Bilgune Feminista, Sare Antifaxista eta TAT.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Herrira kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...