Zoru patetikoa, lehendakari jauna

Herriraren kontrako sarekada
Herriraren kontrako sarekada

Informazio iturriekin ez dauzkadan loturak behar nituen 2013ko urriaren 1ean, Herrira elkartearen kontrako sarekadak esan nahi zuena interpretatzeko. Zuk eduki behar dituzu datuak eta hipotesiak, Iñigo Urkullu lehendakari jauna, oinezko kazetari batek galderak baizik ez dauzkan lekuan: Sortu ilegalizatzeko bidean emandako urratsa da? ETAko presoak prestatzen ari diren estrategia aldaketa eragozteko maniobra? ETAk armak desaktibatzeko laster egingo omen dituen keinuak desitxuratu nahi ote dira? Parot doktrina famatuaz Estrasburgok eman behar duen epaiarekin dauka zerikusia? Ala, besterik gabe, Espainiako populuari antolatu zaio espektakulu berri hau, Katalunia eta krisi ekonomikoa ahaztu ditzan?

Erantzunik ez, baina ikuskizun tamalgarria aurkitu nuen Hernaniko kaleetan. Jendea ordu luzez zain, aurrean kasko gorri kaguladunez osatutako hesia, beste aldean guardia civil andana harro lasai. Bere atxilotuetako asko torturatzeak famatu egin dituen guardia zibilak ari ziren gerrako operazio bat antolatzen gure herrian. Lehendakari jauna, zure aginduetara joandako ertzainak, gure etxekoen soldatetatik ere ordainduak, ez zeuden han berdezko militar espainolen jarduera kontrolatzeko, guardia zibilak jendearengandik babesteko baizik. Egun osoan. Garaiz erretiratu ginenok goizean gosaldu genuen, iluntzean herriko kaleetan ertzainek egindako balentriaren irudiekin, egurra nasai, berdin dio borra edo pilota, kopeta ireki hautetsi bati, bizkarrekoak langabetuari, ostikadak kalean harrapatutako aitonari. Handiaren aurrean otzan, txikia zanpatzeko errukirik ez.

Goizeko kafea harturik lanerako bidean ikusirik atxilotuetako baten mutil laguna, ez naiz diosalik egitera ausartu. Zertarako urratu zauria ezin badiot behar duenik eskaini: nork bermatzen dio bikotekidea ongi tratatzen diotela berdezko militar horiek? Horra zertan dagoen gure etikaren zorua, lehendakari jauna, ez zuk, ez ertzainen buru egiten duen emakumeak, ez Ararteko deitzen den herritarren balizko defendatzaileak, ez biktimen deretxoez okupatzen den zure Bake eta Bizikidetzarako idazkariak, inork ezin die atxilotuen senideei esan beren neska edo mutila non dauden ere. Ez da gure eskumenekoa. 2003ko otsailean ez zen moduan, berdin 1991ko otsailean. Guardia zibila dagoen lekuan ez da bestelako eskumenik, amen esateko tarte estu lotsagarria baizik.

Gaur sentitzen dut, lehendakari jauna, euskaldunok zero etikotik hasi beharra daukagula.


ASTEKARIA
2013ko urriaren 13a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herrira
'47ak Herrian' pankarta jartzeagatik 2.800 euroko isuna Donostiako Udalak

Donostiako zazpi herritarrek orotara 2.800 euroko isuna jaso dute, iazko irailaren 15ean –estropada eguna– Kontxan 47ak Herrian zioen pankarta jartzeagatik. Zazpi laguni, bakoitzari 400 euroko isuna jarri die Donostiako Udalak. Egun berean, Alde Zaharrean 30 urtez... [+]


The 'Herrira' Trial
A call for 600 years of sentencing for supporting Basque prisoners

Standing up for EPPK (Basque Political Prisoners Collective) prisoners is a greater risk in the 21st century than it was in the worst times of the Franco regime, as is political activism in their favour, being concerned about their rights, or helping their relatives financially... [+]


2016-10-18 | ARGIA
Emilie Martinen aurkako euroaginduari ezetz erantzun dio Paueko Auzitegiak

Espainiako Auzitegi Nazionalak igorritako euroaginduari ezetz esan dio Paueko Auzitegiak, eta horrenbestez ez dute Emilie Martin Bagoaz taldeko bozeramailea Espainiaratuko. Gainera, militante abertzaleari ezarritako kontrol judiziala kentzea ere deliberatu dute epaileek. Hala,... [+]


Gutun bereziak

Gutun mota asko iristen zaizkit. Horien artetik aprezio berezia diet politikoki nigandik urrun xamar egon daitezkeen lagunek idatzitakoak direnei, euskaldunok espetxearen inguru-marian antolatu antzera duzun zirkulutik kanpokoa denean, non hasi bai baina non bukatzen den argi ez... [+]


Eguneraketa berriak daude