Indarrak galtzen duenean

Parot doktrinaren aurkako manifestaldia
Parot doktrinaren aurkako manifestaldia

Iraganera itzuli izanaren ideia eta irudia barreiatu da leku askotan Espainiako Auzitegi Nazionalak Herriraren aurka egindako operazioaren harira. Egia esan, argazkiak hori erakusten zuen: guardia zibilen harrokeria, atxilotuak, Ertzaintzaren oldarraldiak, adierazpen instituzionalak, manifestazio erraldoia Bilbon…

Erakunde, alderdi eta hedabide askotatik zabaldu den irudietakoa da iraganarena. Eusko Jaurlaritzako eta EAJko bozemaile Josu Erkorekak eta Koldo Mediavillak ere ideia horiek azpimarratu zituzten, lehenak atxiloketak hasi eta orduetara eta bigarrenak “Las tentaciones del pasado” artikuluan (Deia, 2013-10-5). Mediavillaren ustez, Espainiako Gobernua eta ezker abertzalea iraganera itzultzeko tentaldian dira eta hori saihestu behar dute.

Zorionez, ordea, ez dago iraganerako itzulerarik, eta ez da egongo, ez behintzat lehengo eskeman. Eta ez Espainiako Gobernuak eta PPk nahi ez dutelako. Ez da egongo ezker abertzaleak berak nahi ez duelako, borroka armatua uzteko erabakia atzeraezina delako eta, kosta ahala kosta, bake prozesua eraikitzeko ahaleginean ari delako. Borroka armatuaren harritzarra gainetik kentzea lortu zuen eta, gaur egun garai hartako zama asko baditu ere –nagusiki presoena–, desafioari aurre egiteko armen sasoian baino egoera mila bider hobean dago.

PP da iraganean kokatua dirudien aktore bakarra: inongo mugimendurik ez eta egurra. Eta, hala ere, zantzu desberdin batzuk ikusi dira oraingo sarekadan: inkomunikaziorik ez, beraz, atxilotuak konfiantzazko abokatuarekin epailearen aurrean; tortura eta tratu txarrik ez; eta 14tik 10 atxilotu baldintzarik gabeko askatasunean libre. Ez dira inor zoriontzeko datuak, baina deigarriak bai eta, beraz, azpimarragarriak ere bai.

Eta zergatik? Hori da denon buruan jira-biran dabilen galdera nagusia. Pablo Muñoz Noticias Taldeko zuzendari ohiak arrazoi nagusia jaurti du Deia-ko iganderoko bere artikuluan, Parot doktrinaren aurkako epaia berretsiko ei da: “Moncloak badu daturik Estrasburgon josten ari denaz eta esparru juridikoetan ia segurutzat ematen da, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak 2012ko uztailean Parot doktrina deitutakoari emandako arbuioaren aurka Espainiako Gobernuak jarritako helegitearen aurkako epaia”.

Muñozen analisian, PPk aurre hartu nahi dio Espainiako sektore atzerakoienek ekingo dioten kanpainari, epaiaren ondorioz presoak kaleratzen hasten direnerako. Hala balitz, irudi gogorrik behintzat ez litzaioke faltako Espainiako Gobernuari, Herrirako sarekadaz gain, datorren astean Segi eta Herriko Tabernen makro-epaiketak hasiko baitira.

PSOErekin Moncloaco korridoreetan ibiltzera ohitua zegoen Luis R. Aizpeoleak, beste ikuspegi bat jartzen du mahai-gainean (El País, 2013-10-5): ilegalizazioena. Bere esanetan, ezker abertzalea beldur da hau Sorturen legez kanporatzearen atarikoa ote den eta horregatik erantzun du horren indartsu Bilboko manifestazioarekin.

Zenbateko errealitate zantzua izan dezake halako hipotesiak? PPren eta Auzitegi Nazionalarekin denera ohituak bagaude ere, gauza bat da PPk oraingoz egoera berriei ateak ez irekitzea, eta bestea Sortu legez kanporatzeko moduko atzerapauso erraldoia ematea. Ez dirudi horren baldar jokatzeko moduan dagoenik, ETA jardunean egon barik –zeresanik ez desagertuko balitz–, onura baino kaltea baita jaso lezakeena, bereziki nazioartean eta Euskal Herrian. Espainian, aldiz, hango herritar asko zerbaitekin kezkatuak badira ez da Euskal Herria eta ETArekin, Kataluniarekin baizik.

Egiazki, eta Makiavelorena eginez, gisa honetako operazioek hainbeste sufrimendu eta kalte eragingo ez balute, ezker abertzaleak halako bizpahiru eskatuko beharko lituzke urtean, bera indartu, EAJ posizio deserosoan jarri eta, Guardia Zibila medio, Madrilen jarrera biolentoa primeran islatzen dutelako.

Azpimarragarriak izan dira, halaber, EAJk eta Bilduk Eusko Legebiltzarrean eta beste hainbat instituziotan egindako adierazpen bateratuak. Eta esanguratsua izan da, halaber, zein motz ibili den Urkullu lehendakaria euskal gizarteko 18 herritarren aurka egindako eskubide zanpaketa eta irain kolektibo berri honen aurrean. Posizio gaitz eta zaindu beharrekoa du lehendakariak, are gehiago itun garai honetan, baina nahi bada, diplomaziak ematen du gehiagorako aukera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herrira
'47ak Herrian' pankarta jartzeagatik 2.800 euroko isuna Donostiako Udalak

Donostiako zazpi herritarrek orotara 2.800 euroko isuna jaso dute, iazko irailaren 15ean –estropada eguna– Kontxan 47ak Herrian zioen pankarta jartzeagatik. Zazpi laguni, bakoitzari 400 euroko isuna jarri die Donostiako Udalak. Egun berean, Alde Zaharrean 30 urtez... [+]


The 'Herrira' Trial
A call for 600 years of sentencing for supporting Basque prisoners

Standing up for EPPK (Basque Political Prisoners Collective) prisoners is a greater risk in the 21st century than it was in the worst times of the Franco regime, as is political activism in their favour, being concerned about their rights, or helping their relatives financially... [+]


2016-10-18 | ARGIA
Emilie Martinen aurkako euroaginduari ezetz erantzun dio Paueko Auzitegiak

Espainiako Auzitegi Nazionalak igorritako euroaginduari ezetz esan dio Paueko Auzitegiak, eta horrenbestez ez dute Emilie Martin Bagoaz taldeko bozeramailea Espainiaratuko. Gainera, militante abertzaleari ezarritako kontrol judiziala kentzea ere deliberatu dute epaileek. Hala,... [+]


Gutun bereziak

Gutun mota asko iristen zaizkit. Horien artetik aprezio berezia diet politikoki nigandik urrun xamar egon daitezkeen lagunek idatzitakoak direnei, euskaldunok espetxearen inguru-marian antolatu antzera duzun zirkulutik kanpokoa denean, non hasi bai baina non bukatzen den argi ez... [+]


Eguneraketa berriak daude