Donostiako metroak kaltetu dituen lur-sailak desjabetzeko agindu du Eusko Jaurlaritzak

  • Satorralaia bizilagunen mugimenduak salatu du Eusko Jaurlaritzak agindu duela Donostiako metroaren igarobideak Antigua auzoan kaltetu dituen lur-sailen desjabetzea. Era berean, garraio publikoaren eredua erabakitzeko prozesu parte-hartzailea egiteko eskaera ukatu duela jakinarazi dute.

Ane Eslava Serrano @eslavaane
2017ko apirilaren 07a
Satorralaiaren kontzentrazioa (Arg.: Juan Carlos RUIZ / ARGAZKI PRESS)

Satorralaiak azaldu duenez, Jaurlaritzak 24 lur-sailen nahitaezko desjabetzeak agindu ditu; gehienak Donostiako Udalaren jabegokoak eta erabilera publikokoak, eta beste batzuk jabetza partikularrekoak. Desjabetzeak egiteko izapidetzak sortutako kalteak salatzeko alegazioak aurkeztuko ditu elkarteak.

Horrez gain, jakinarazi dute Garapen Ekonomiko eta Azpiegituren sailburu Arantxa Tapiak uko egin diola garraio publiko eredua erabakitzeko prozesu parte-hartzailea antolatzeko proposamenari: “Une honetan ez dugu egokia ikusten Donostialdeko metroaren igarobidearen bideragarritasuna zalantzan jartzea”, izan da Tapiaren erantzuna. 

Eusko Jaurlaritzaren jarrera “inposatzailea” izan dela salatu du Satorralaiak eta “metroaren proiektua gelditzeko eta eztabaida prozesu bat irekitzeko” lanean jarraituko dutela gaineratu dute.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Donostiako metroa? kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude