Metroa gelditzeko eta lanek eragin dituzten kalteen ardurak argitzeko eskatu du martxa jendetsuak Donostian

  • Satorralaia bizilagunen mugimenduak deituta, hainbat herritar kalera atera dira protesta egitera Donostian. Proiektuak izango duen gainkostua salatu eta lanak bertan behera uzteko exijitu dute.


2020ko azaroaren 16an - 10:24
Metroko lanak gelditzeko eskatzeko elkarretaratzea Donostian. Argazkia: Irutxuloko Hitza.

Ehunka pertsona manifestatu dira gaur eguerdian Donostian, ‘Zer gehiago gertatu behar da? Orain da unea: ardurak argitu, metroa behin betiko gelditu’ lelopean. Koldo Mitxelena Kulturunetik abiatuta, erdialdeko kaleak zeharkatu dituzte metroaren aurkako mezu, lelo eta pankartekin. Martxa jendetsua izan da, eta hiru lerrotan kokatu dira manifestariak. Koldo Mitxelena eta Bulebarraren arteko bidea bete dute protestarekin bat egin duten herritarrekin.

Mobilizazioaren bukaeran, Ana Gorostidi eta Marisa Urra bizilagunek irakurri dute Satorralaiaren mugimenduaren mezua. Metroa egiteko lanetan irregulartasun larriak izan direla eta 50 milioi euro inguruko gainkostua izango duela salatu dute: “Zubieta kaleko ezbeharraren ondorioz eta %80tik gorako gainkostuen ondorioz, lurpeko eraikuntza lanak eten egin behar izan dituzte. Gertaera hau eskandalagarria da. Lardaskeria itzel honen aurrean, ardurak argitu daitezela, eta jendartean deskreditu osoa bereganatzen ari den makroproiektu hau behin-betiko geldiaraz dezatela aldarrikatzeko manifestatu gara”.

Haien ustez, obran sortu diren arazo larriek proiektuaren “zentzugabekeria” egiaztatu baino ez dute egiten: “Metroaren proiektuan ez dute aintzat hartu Donostiako ibai-marea lur hareatsuetan eraikita dauden Erdialdeko eta Amarako lurpea desegonkortzeko arriskua, eta ezjakintasun izugarriarekin diseinatu da”. Gainera, kezka azaldu dute, alarma piztu duen egoera honen aurrean erakundeek agertu duten “ilunkeria” dela eta.

Bestalde, baliabide publikoen xahuketa “justifikaezina” dela salatu dute, are gehiago egungo krisi egoeran: “Hobe genuke dirutza horiek osasungintzan, hezkuntzan, etxebizitzan, zaintzaren arloan, pentsioetan eta gizarte zerbitzuetan inbertitzea”.

Satorralaia bizilagunen mugimenduko kideek adierazi dute lanean jarraitzeko asmoa dutela, eta metroaren aurka borrokan jarraituko dutela. Herritarrak mobilizazioetara batzera deitu dituzte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostiako metroa?
Metroaren lanen ondorioz, atzo Donostiako eraikin batetik erlaitz eta balkoi zatiak erori zirela salatu dute

Satorralaiak mugimenduak azaldu duenez, asteazken eguerdian gertatu da Urbieta eta San Martin kaleetan. Eraikina joan den urtarrilean kalteak jasan zituen beste eraikin baten alboan dago.


Donostiako metroaren lanek eraikin batean eragindako pitzadura salatu du Satorralaiak

Donostiako Zubieta kaleko eragin baten patioan agertutako arrakala "itzel" gisa deskribatu du mugimenduak. Lanak hasi zirenetik bost urte igaro direnean, Donostiako metroaren eraikuntzan egiten ari den "baliabide publikoen xahuketa etengabea" eta obra... [+]


Metroaren lanek beste pitzadura bat eragin dutela salatu du Satorralaiak

Satorralaia bizilagunen mugimenduak Donostiako Metroaren eraikuntza lanek Loiola kalearen eta San Martinen arteko izkinan dagoen eraikinean –Erviti musika denda zegoen tokian– eragindako kalteak salatu ditu.


2021-09-15 | ARGIA
Eusko Jaurlaritza Donostiako metroaren pasantearen lanek kaltetutako bizilagunak "isilarazten" ahalegintzen ari dela salatu du EH Bilduk

Donostiako metroaren lanetan kaltetutako Zarautz hiribideko eta Zubieta kaleko eraikinetako hainbat bizilaguni kalte-ordainak eskaini dizkiete gutun bidez. Donostiako EH Bilduk salatu du haiek "isilarazteko" saiakera dela.


2021-09-02 | ARGIA
Xabier Albistur, Donostiako alkate-ohia: “Metroa alferrikako obra da”

Donostiako alkate izandako Xabier Albisturrek metroaren egungo obren kontrako iritzia azaldu du Diario Vasco egunkariak egindako elkarrizketa batean. Bere ustez proiektua ez da nahikoa “anbiziotsua, obrak suposatzen duen inbertsiorako”.


Eguneraketa berriak daude