Euskarazko Wikipedia: “Ez genuen espero 200.000 artikuluren langa hain azkar gainditzea”

  • Euskarazko wikipediak 200.000 artikuluren marka gainditu du. Editoreei galdetu diegu eskuratutako markaz eta entziklopediak izan duen garapenaz. Helburu nagusia “euskarazko entziklopedia edo jakintzaren kalitatezko iturria” izatea dela eta beraz, kopurua baino kalitatea garrantzitsuagoa dela adierazi dute.

Itziar Ugarte Irizar @itzugarte
2014ko irailaren 23a
200.000 artikulura iritsi izana ospatzeko prestatu duten logoa.

2003an abiatu zen Euskarazko wikipedia, nahiz eta 2001ean egin jaso ziren ekarpenak. “100.000 artikulura iristean ere inork ez zuen espero 200.000ra hain azkar iristea”, aitortu dute editoreek. Artikuluen gorakada nabarmena datu baseetatik egindako testuekin izan dute, baita eskuz sortu dituzten ehunka artikuluekin ere. Halaber, Eusko Jaurlaritzak Lur entziklopediako edukiak liberatzeak, proiektuari “bultzada ona” eman ziola azaldu dute.

Hastapenetan, "militantzia euskaltzale edo jakinzalea" nabaria zela diote, baina “behin hasita, edozein hobby bezalakoa” bihurtu dela. “Euskara eta jakintza bultzatzeaz gain, gai baten inguruan idazteak beste batera eramaten zaitu, horrek beste batera eta konturatu orduko ehunka artikulu sortu edo hobeto dituzu”, diote.

Gai teknikotan ikusten dute kolaborazio falta handiena. Zientzia-arloan mailarik oinarrizkoenean hutsune handia dagoela diote. Letren gaietan, aldiz, gabezia maila espezializatuagoan dela diote.

Milioi bat artikulu euskaraz?

Euskarazko wikipedia milioitik gorako artikuluen taldera epe ertainean igarotzea posible ikusten dute editoreek. Beren esanetan, “euskaldun guztiek artikulu bana sortuko balute, gaur bertan iritsiko ginateke 1.000.000 artikulutara, eta Euskal Wikipedia wikipedia guztietako lehen postuetan jarriko litzateke”.

Hala ere, kopuruaren gainetik kalitatea jartzen dute.“Esaterako, Cebuerazko Wikipedia (1.170.658 artikulu, 6. postua) edota Samarerazko Wikipediaren (1.145.831 artikulu, 8. postua) ereduari jarraituta, 1.000.000 artikulu izango genituzke, baina sakontasun eskasa izanik entziklopedia izateari utziko genioke”.

Euskara hiztun kopuruarekiko artikulu gehien duen hizkuntza gutxitua

Editoreen hitzetan, “euskara da 100.000 artikulu baino gehiago duten wikipedien artean hiztun kopuruarekiko artikulu gehien duen hizkuntza naturala”. Hizkuntza gutxituak izateak militantzia gehiago sortzen dutela uste dute. Aragoiera eta kalatalana, esaterako, hiztun kopuruarekiko “dagokien” baino gorago ikusten dituzte.

Euskarazko wikipediaren komunitate zabaltzen jarraitzeko, hainbat ekimen sustatu daitezkeela diote: herriz herri helduentzako euskarazko Wikipediako ikastaroak antolatzea, Durangoko Azoka nahiz Euskara eta Euskal Kulturaren inguruko ekitaldietan euskarazko Wikipedia ezagutaraztea edo ikastetxeetan euskarazko Wikipedia bultzaraztea.

Irakurri elkarrizketa osorik hemen.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Euskara  |  Internet  |  Polonia

Euskara kanaletik interesatuko zaizu...
Erabileraren aroa: begirada bat Ipar Euskal Herritik
MULTIMEDIA - solasaldia

Biarritzeko euskara teknikari Eneko Gorriren hitzaldia 2019ko Topaldian.

Hitzaldiaren sinopsia

Urteetako galtzearen ondotik, azken datu soziolinguistikoen arabera badirudi hiztun kopuru absolutua egonkortzen hasia dela Ipar Euskal Herriko hiru lurraldeetan. Zenbaki ofizialek 2011 eta 2016 artean 100 hiztun irabazi ditugula agerian ematen badute, ez dute islatzen jendartean sakonki aldatzen ari den prozesu bat: gaitasunen eraldaketa, familia transmisioaren etenaldia, erabileraren... [+]


Aiaraldean udal-hauteskundeetan hizkuntza eskubideen urraketak salatu eta alderdi politikoei konpromiso errealak eskatuko dizkiete

#EzWeCant traola baliatuko dute kanpainari zabalkundea emateko. Alderdi politikoekin harremanetan jarri da Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua, konpromiso zehatzak hartzeko gonbita luzatzeko. Horrez gain, sinadura bilketa abiatu dute Change.org plataforman.


Paxkal Indo, autodidakta nekaezina
"Hautetsi guztiek babesten dute Seaska, borroka hori irabazia dugu"

Baigorrin hartu gaitu Paxkal Indok, etxean, eta hitz egin dugu haren bizitzan garrantzia duten hainbat gairi buruz: musikaz, euskararen hainbat ertzez, Seaska ikastolez. Halako batean, argazkilaritza ere gustuko duela aipatu, eta gehitu du: “Gauza asko egin ditut, eta eginen oraindik”. Harentzat ez omen baitago ametsik, “ondoko egunetako proiektuak bakarrik”.


2019-03-24 | Santi Leoné
GAIZKI ERRANKA
Gutuna Olentzerori

Aurten badakit zer eskatu Olentzerori, baina, martxoan egonda ere, uste dut berandu nabilela. Hauexek, nire eskaerak: aldaketaren aldeko alderdien partetik, erabakiak hartzeko ausardia handiagoa eta paktatzeko milikeria gutiago. Bai, asmatu duzue, eskuin unionistari kopiatu dizkiodan gauzak dira. Hirugarren eskaera bat ere ebatsi diot: Olentzero maitea, gure aldeko think tank bat nahi nuke.


Bilbo Hiria irratiak lizentziarik gabe segituko du

Patxi López lehendakari zuen EAEko Gobernuak irrati-lizentziak esleitzeko lehiaketa abiatu ostean, bertan behera utzi zuen. Irregulartasun zantzuak ziren tarteko. Zazpi urte geroago, Iñigo Urkulluren Gobernuak gaiari heldu dio: hamazazpi lizentzia esleitu ditu behin betiko. Gaztelania hutsezko proiektuak nagusitu dira, eta Bilbo Hiria irratia, euskara hutsean ari den irratia, lizentziarik gabe geratu da. Euskara hutsezko bi proiektuk zuten lizentzia lortzeko aukera eta Naiz... [+]


Elkarretaratzea Donostiako epaitegi aurrean: "Kazetaritza ez da delitua"
MULTIMEDIA - erreportajea

Bi ertzainek egindako hizkuntz eskubideen urraketa batez informatzeagatik, hedabide honetako Lander Arbelaitz kazetariaren aurkako salaketa jarri dute eta asteazken honetan auzi horrekin lotuta lehen aldiz joan behar izan du Arbelaitzek deklaratzera. “Informatzen jarraituko dugu, kazetaritza ez da delitua” idatzita zeukan pankartarekin elkarretaratzea egin dute ARGIAko lankideek Donostiako Egia auzoan dagoen epaitegiaren aurrean.


2019-03-20 | ARGIA
Hizkuntz eskubideen urraketei buruzko mozioa bozkatuko dute Donostiako Udalbatzarrean

Donostiako Udaleko EH Bilduko zinegotzi Amaia Almirall Lopez de Luzuriagak mozio bat aurkeztu du eta ostiralean bozkatuko dute alderdiek. Joan den maiatzean Ertzaintzako bi agentek herritar baten hizkuntz eskubideak urratu izana eta ARGIAren aurkako salaketa aipatzen ditu eta "bere herritarrak babesteko eta Donostian euskaraz egitea errealitate bihurtzea helburu" izateko eskatuko dio Donostiako Udalari Udalbatzak.


2019-03-20 | Topa Gaitezen
Oraina euskaratik eraikitzeko... Gazteok korrikan Plentziara!

Bi urtetik behin gertatu bezala, badator berriz ere Korrika gurera. Herri euskaldun batean amesten dugun gazteoi ezinbesteko zaigu ekimen hau gure buruan kokatzea, bi urterik behin bada ere, zentroan kokatzea. Ez zen nolanahiko apustua izan bere garaian ez. 1980an, aurreko urteetan taberna bateko mahai inguruan ernaltzen hasitako ideiari hasiera eman zitzaion; eta horrela, herri honen euskalduntzearen alde inoiz egindako ekimen handienetariko bat martxan jarri zen. Euskal Herriaren eraikuntzan... [+]


2019-03-20 | ARGIA
"Kazetaritza ez da delitua" aldarrikatu du ARGIAk Donostiako epaitegi aurrean

ARGIAko lantaldeak Donostiako epaitegiaren aurrean elkarretaratzea egin du asteazken goizean.


2019-03-20 | Aritz Díez
Korrika, emeki-emeki

Azken egun hauetan, milaka ikusten dira Korrikaren aldeko antolatzen diren ekitaldiak, iragarkiak, albisteak eta bakoitzaren herrira heltzeko irrikak. Aurten ikus izan dezakegu bereziki, Korrikaren ibilbideak nola islatzen duen euskarak hamarkada gutxi horietan egindako bidea.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude