Euskarazko ‘streaming’ plataforma sendo baten beharra aldarrikatu dute Iruñean

  • Euskarazko streaming plataforma batek nolakoa izan beharko lukeen irudikatu dute Iruñean ikus-entzunezko alorreko hainbat adituk, Euskaltzaindiak eta Iruñeko Komunikabideak Fundazioak elkarlanean Kondestablearen Jauregian antolaturiko jardunaldian. Plataforma sendo baten beharra defendatu dute, "euskal komunitatearentzat erreferente bihurtuko dena". 


2023ko maiatzaren 5ean - 12:23
Kondestablearen Jauregian antolaturiko jardunaldia.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Streaming plataformetan hizkuntza gutxituek leku gutxi dutela adierazi dute. Espainiako Ikus-entzunezkoei buruzko Lege berria izan dute hizpide, eta Kataluniako ereduari begira jarri dira, euskal hiztun-komunitatearekin izan dezakeen parekotasunak azaleratu eta aurrerantzean ezarri beharreko jarraibideak aztertu dituzte.

Jon Artatxo Aurtenetxe IBAIA Ekoizle Independenteen Elkarteko zuzendariak agerian utzi du Ikus-entzunezko Legeak euskararen etorkizunean eta berreskurapenean izango duen eragina "handia" izango dela. Gainera, esan du Hizkuntza Gutxituen Europako Gutunak "uste baino garrantzi handiagoa duela" euskara komunikabideetan defendatzeko, “betebehar batzuk ezartzen baititu”. Bere ustez, garrantzizkoa da arau horiei guztiei jarraipena egitea.

Pantailak Euskaraz taldeko bozeramaile Alex Aginagaldek euskarazko streaming plataforma sendoa sortzea eskatu du: “Beharrezkoa da euskaraz sortutako eta euskarara ekarritako nazioarteko edukiak biltzen dituen plataforma bat, euskaldunon komunitatearen streaming plataforma nagusi bihurtuko dena”. 

Urtzi Urkizu Berriako kazetariak ikus-entzunezkoen arloko estrategia eraginkor baten hutsunea antzematen du euskararentzat, erakunde publikoek bultzatu beharko luketen estrategia eraginkorraren falta, alegia. Kazetariaren iritziz, irailean EiTBk sortuko duen Primeran plataforma oso garrantzitsua izan daiteke euskararentzat. "Ondoren etorriko dira haurrentzako Makusi eta audioen Guau. Probetxuzko plataformak izango dira, zentzu askotan", gaineratu du.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Gure txinpartak

2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Izateak eta izenak

2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Beharra, eragile handi

2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Non dago biziraupenaren langa?

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!