Euskara eztabaidagai Lapurdiko hiriburuan gaur

  • Ostiral honetan, irailaren 27an, euskarari buruzko mahai-inguru publikoa antolatu dugu Baionan, ARGIAren mendeurrena kari. “Euskara Ipar Euskal Herrian” da gaia. Euskararen osasuna Euskal Hirigune Elkargoa eratu zenetik agertzea da eztabaidaren xede nagusia eta Jean-Claude Iriart Baionako hautetsia eta Euskal Elkargoko kidea, Marie Andrée Ouret Biga Bai guraso elkarteko kidea eta Eneko Bidegain Mondragon Unibertsitateko irakaslea izango ditugu mahaiaren bueltan.


2019ko irailaren 25ean - 08:55
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Euskararen oraina azaldu nahi dugu, etorkizunari begira dituen ahalak edo eskasiak azpimarratuz, itxaropenak edota etsipenak agertuz. Edonola ere, aitzina begiratzeko iraganaren gainean behako bat ematea baitezpadakoa dugunez, hiru puntu hauen gainean solastatuko gara:

1. 60 urte: Euskara Batuaren hastapena Ipar Euskal Herrian. 50 urte Seaska sortu zela. AEK-k (Gau-eskolak) 40 urte ditu, baita Euskal Irratiek ere. Erakunde eta mugimenduak herritik sortu ziren. Euskal Kultur Erakundea (EKE) besteak beste.

2. Bidean bide, Euskal Elkargoa eratu den bitartean, Euskararen Erakunde Publikoko (EEP) edota Euskal Konfederazioa aritu izan dira, eta ari dira. Halaber, horien aintzinetik edo gibelean, euskararen aldeko elkarteen eta taldeetako arizaleak.

3. Gaur egunera etorrita, 2017an sortu zen Euskal Hirigune Elkargoa. Iragana eta geroaren arteko instituzio mugarriaz ariko gara, euskalgintzaren egoeraz ariko gara Euskal Elkargoa eratu ondoren.

 


Irakurri gehiago: Euskara Ipar EH-n Euskara
Euskara Ipar EH-n kanalean gehiago
2026ko martxoaren 11
Bixente Claverie, AEK-ren Nazio Kontseiluko Ipar Euskal Herriko kidea
"Borondatea baldin badugu, lortuko dugu 2050ean hiztunen kopurua %30 izatea"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.