Euskalgintza kezkatua Jaurlaritzaren murrizketen aurrean

  • Eusko Jaurlaritzak ez du oraindik kopuru zehatzik eman 2013ko aurrekontuei dagokienez, baina murrizketa handienak zein sailek jasango dituzten aurreikusi daiteke jada, gobernuko ordezkarien adierazpenetan oinarrituta.


2013ko otsailaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Ricardo Gatzagaetxebarria, artxiboko irudian (EAJ)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ricardo Gatzagaetxebarria Ekonomia sailburuaren hitzetan, "lehentasunezko" arloei ahalik eta kalterik txikiena eragiteko, beste sail batzuetan murrizketa handiagoak egingo dituzte. Bigarren multzoan leudeke euskara eta kultura, hainbat eragilek salatu duten moduan.

"Mozketak badirela badakigu, baina ez digute zenbakirik eman nahi izan, egun batetik bestera kopuruak aldatzen direla esanez, azaldu du Hekimen elkarteko zuzendari Alberto Barandiaranek, Berriak jaso duenez: "Marra gorrietan inoiz ez da euskalgintza aipatzen, eta guk behin eta gehiagotan esan dugu euskal hedabide asko marra gorrien azpitik daudela jadanik".

Bestalde, Jasone Mendizabal Topaguneko ordezkariaren hitzetan, "hizkuntz politikari eta kulturari zer balio ematen dioten agerian geratzen da; azken lerroan geratzen da". Dioenez, "ziurgabetasuna ikaragarria da, eta kezka, handia".

Euskara, kultura eta EITB

Osasuna, gizarte babesa eta hezkuntza hartuko ditu "lehentasunezko" arlo bezala Jaurlaritzak. Iñigo Urkullu lehendakariak, dena den, hizkuntz politikarekiko "konpromisoa" berretsi du: "Lehentasuna izango da, baina ez bakarrik zenbakietan oinarrituz. Kontua ez da hizkuntz politikarekiko konpromisoa dagoela aurrekontuak era batekoak edo bestekoak direlako, baizik eta benetan konpromisoa dagoelako", irakurri diogu Berrian. EITBn ere izango dira murrizketak, "baina enpleguan ez du eragingo".

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura arloak sail bakar batek biltzen ditu orain. Gara egunkariak aurreratu duenez, Sailak %10eko murrizketa jasango du gutxi gorabehera. Hezkuntzak, sail osoak duen gastuaren %90 hartzen duen atalak, %7ko murrizketa izango du. Horrek esan nahi du beste bi arloek murrizketa handiagoak pairatuko dituztela. Kultura eta Hizkuntza Politikako murrizketa gutxienez %22koa izango dela dio Garak, Gatzagaetxebarriaren adierazpenetan oinarrituta.

Osasun Sailak %4ko murrizketa jasango du, Enplegu eta Gizarte Politika Sailak %24koa, Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasun Sailak %33koa, eta Ingurumena eta Lurralde Politikak %22koa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskalgintza
2025-10-07 | Jon Torner Zabala
Milaka euskaltzaleri dei egin die Kontseiluak Bilbon abenduaren 27an, “giharra erakusteko”

Bilbao Arena –Miribillako estadioa– leporaino bete nahi du Euskalgintzaren Kontseiluak abenduaren 27an. Iazko Euskararen Nazioarteko Egunean (abenduaren 3an) euskararen larrialdi egoeratik indarraldirako bideari ekiteko beharra aldarrikatu bazuen, indarraldia... [+]


2025-10-06 | Sustatu
Sormenola: gazteentzako sorkuntza-tailerrak doan puntako sortzaileen eskutik

Loraldiak eta EHU Kultura Bizkaiak elkarlanean aurkezten dute Sormenola 2025-26 programaren edizio berria. Loraldia Gaztea ardatz estrategikoaren barruan kokatzen den ekimen hau euskal sorkuntzaren harrobi gisa finkatu da, eta aurten apustua areagotzen du: interesa izan... [+]


Jauzi bat egitea helburu, itun soziopolitiko berria proposatu du Kontseiluak

Euskara biziberrituko bada, hizkuntza politiketan jauzi bat ematea ezinbestekotzat du Euskalgintzaren Kontseiluak. Jauzi hori emateko proposamen bat aurkeztu du, eta itun soziopolitiko berri baterako deia egin du, irailaren 26an, Batuz Aldatuko Sinatzaileen II. Batzarrean... [+]


Euskalgintzarekin zubi lanak berreraiki nahi ditu EEPko zuzendari berriak

Ttitto Betbeder Euskararen Erakunde Publikoko zuzendari berriaren ustez kontzertazioa sustatu behar da euskalgintzarekin eta aholku batzordea biziarazi berriro.


2025-08-25 | ARGIA
Dani Larrea euskaltzalea hil da, Emun kooperatibaren sortzailea

Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal. 


Udal legearen kontrako epai euskarafoboa
Euskararen aurkako erasoa salatu dute 200 alkate eta udal ordezkarik, eta hizkuntza bultzatzeko konpromisoa berretsi

Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]


Desobedientzia praktikatzen

Hankak lurrean dituzte gure solaskideek. Euskalgintzaren eta herri mugimenduen joko-zelaian dabiltza etengabe eta eskarmentu horretatik hitz egiten dute euskarari eusteaz, hizkuntza zapalkuntza ez normalizatzeaz eta erdaldunengandik espero beharko genukeenaz. Gorka Torrek ez du... [+]


2025-07-21 | ARGIA
Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia aldarrikatu dute milaka herritarrek udaletxeen aurrean

UEMAk antolatuta egin dituzte kontzentrazioak larunbat eguerdian, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboaren aurka eta euskararen alde. Euskara “benetan” babesteko “adostasun sendoak” eskatu ditu UEMAk, “euskarak eta euskaldunok... [+]


Epai euskarafoboen gainetik, euskaraz jarraituko dutela jakinarazi eta protestara deitu du UEMAk

​UEMAren zuzendaritza batzordeko kideek hedabideen aurrean agerraldia egin dute ostegun eguerdian Zarautzen, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboa salatzeko. Epaia "larria" dela adierazi dute, eta batez ere udalerri euskaldunei eta euskaraz aritzen... [+]


Udaletan euskara normalizatzeko dekretuaren zati handi bat baliogabe utzi du Espainiako Justiziak

Vox alderdi ultraeskuindarraren eskariz EAEko Auzitegi Nagusiak 2023ko irailean baliogabetu zituen EAEKo Udal Legearen hainbat artikulu, euskararen normalizazioaren ingurukoak. Erabaki hura berretsi du orain Espainiako Auzitegi Gorenak, eta ez dago helegiterako aukerarik... [+]


'Geldi euskara zapaltzea!' lelopean iganderako elkarretaratzeak antolatu ditu Euskal Herrian Euskarazek

Euskal Herrian euskara "hainbatetan ukatua edo bigarren hizkuntza bezala tratatua" dela salatu du EHEk, eta egoera hobetzeko hizkuntza politiketan jauziak egitea ezinbestekoa dela adierazi du. Hori dela eta, elkarretaratzeak egingo ditu Maulen, Donapaleun eta Baionan,... [+]


Hamar urte barru euskararen arnasgunerik ez dela egonen ondorioztatu dute

UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen eskariz, 2036an Hego Euskal Herrian euskararen egoera zein izanen den aztertu du Siadeco ikerketa etxeak. Hipotesi batzuk beteko balira, hemendik hamar urtera ukanen genukeen errealitate soziolinguistikoari begiratuta, "egoera... [+]


2025-07-05 | Ikusgela
Joxe Azurmendi ulertzeko gakoak
MULTIMEDIA - erreportajea

Joxe Azurmendi Otaegi euskal idazlea, filosofoa, saiakera egilea eta poeta da. Etikaren, politikaren, hizkuntzaren filosofiaren, teknikaren, euskal literaturaren eta, orokorrean, filosofiaren gaineko liburu eta artikulu asko plazaratu ditu.

  • Eduki arduraduna: Haritz... [+]

Joxe Azurmendi idazle eta pentsalaria hil da

Joxe Azurmendi (Zegama, Gipuzkoa, 1941-2025) idazle, filosofo eta saiakeragilea zendu da. Literatura eta pentsamenduaren arloan lan itzela egindakoa, intelektual gisa ez ezik, euskararen eta kulturgintzaren aldeko mugimenduetan engaiaturik eman zuen bizitza osoa. Besteak... [+]


Kantua gidari

Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]


Eguneraketa berriak daude