Komunikazioa > Hedabideak > Euskarazko hedabideak > Hekimen

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia

Euskal hedabideen elkargunea da Hekimen. Asko dira euskara hutsean aritzen diren hedabideak eta asko ere egunerokotasunean gainditu behar dituzten mugak. Elkartu eta sendotu, hori da jarraitu beharreko bidea. Alberto Barandiaran, Hekimeneko zuzendaria, luze mintzatu da Atariarekin.

Hekimen kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Hekimen
2016-12-20 | ARGIA
"Aitortza eta babesa", euskal hedabideon eskaria Eusko Jaurlaritzari

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak euskal hedabideentzako diru-laguntza deialdiaren ebazpena argitaratu berri duen honetan, Lakuari bestelako politika eskatu dio sektorea ordezkatzen duen Hekimen elkarteak. Prentsa ohar baten bidez, “deialdi honek ez duela proiektu berrietarako tokirik uzten” salatu du Hekimenek, eta sektorearen garapenari traba egin diezaiokeela gaineratu du.


Euskarazko hedabideen kontsumoak gora egin du: %32 zortzi urtean

Egun, euskaraz hitz egiteko gai direnen %45ek egunero kontsumitzen ditu euskarazko hedabideak, CIES enpresak kaleratutako datuen arabera. Euskarazko komunikabideen kontsumitzaileen kopurua %32 igo da azken zortzi urteetan.


2016-09-21 | ARGIA
Hekimenek aldaketa esanguratsuak ikusten ditu euskal hedabideen 2016ko diru-laguntzetan

Herri Hekimenerko euskarazko hedabideak biltzen dituen elkartea kexu da 2016ko diru-laguntza nagusienak oraindik ez direlako banatu. Aurten iInstituzio nagusienetatik hedabideek jasoko dituzten diru-laguntzen balantze zehatza egiten du kaleratutako agirian.


2016-05-26 | ARGIA
Publizitate instituzionala euskal medioetan: kopurua zehaztea saihestu dute EAJk eta PSEk

Euskarazko hedabideetan publizitate instituzionalaren %15 jarri beharrean, “arrazionaltasun-irizpideak” erabiltzea adostu dute EAJk eta PSEk Eusko Legebiltzarrean.


2016-04-27 | ARGIA
Publizitate beherakada dela-eta, bilera eskatu dute euskal hedabideek Gipuzkoako Aldundian

Hedabide euskaldunak biltzen dituen Hekimen elkarteak bilera eskatu dio Gipuzkoako Foru Aldundiari, erakunde horrek iragarritako publizitate instituzionalaren beherakada aztertzeko. 2015eko aurrekontuarekin alderatuta, erdira jaitsiko du euskarazko hedabideetako publizitatea Gipuzkoak, 568.702 eurotik 235.000ra.


2016-04-04 | Zebrabidea
Xabier Landabidea: "Euskarazko hedabideen irismena eta erdarazkoena ezin dira berdin neurtu"

Xabier Landabidea Deustuko Unibertsitateko ikerlari eta irakaslearekin hitz egin dute Arrosa Sareko Zebrabidea saioan. Eusko Jaurlaritzak hedabide euskaldunen alorrean modan jarri zuen irismenaren kontzeptuaz aritu dira.


2016-03-10 | ARGIA
[Dokumentua] Hekimen elkartearen agerraldia Eusko Legebiltzarrean

Komunikabide euskaldunak batzen dituen Hekimen Elkartearen izenean agerraldia egin du Alberto Barandiaranek Eusko Legebiltzarrean. Eman dituen azalpenak osorik eskaintzen dizkizuegu.


Hiru urterako finantzazioa izozteak euskal hedabideetan "ezinegona" sortu duela dio Hekimenek

Komunikabide euskaldunak batzen dituen Hekimen Elkartearen izenean agerraldia egin du Alberto Barandiaranek Eusko Legebiltzarrean.


2016-03-07 | ARGIA
Jaurlaritzak euskal medioen finantzazioa izozteak ez du sektorea garatzen laguntzen Hekimenen ustez

Hekimen Euskal Hedabideen Elkarteak urteko batzar nagusia egin zuen joan den ostiralean Andoainen. Hedabide euskaldunek administrazioetatik jasotzen duten finantzazioa izan zuten hizpide besteak beste, Jaurlaritzak iragarri duen politika aldaketa dela-eta.


2016-01-14 | ARGIA
Euskal Hedabideen Behategiak unibertsitateen babes instituzionala jaso du

Hekimen Euskal Hedabideen Elkarteak eta unibertsitateek elkarlan hitzarmena sinatu dute Bilbon, behategia sustatzea helburu.