‘Geldi euskara zapaltzea!’ lelopean iganderako elkarretaratzeak antolatu ditu Euskal Herrian Euskarazek

  • Euskal Herrian euskara "hainbatetan ukatua edo bigarren hizkuntza bezala tratatua" dela salatu du EHEk, eta egoera hobetzeko hizkuntza politiketan jauziak egitea ezinbestekoa dela adierazi du. Hori dela eta, elkarretaratzeak egingo ditu Maulen, Donapaleun eta Baionan, uztailaren 20an.

Euskal Herrian Euskarazen prentsaurrekoa Donapaleun. Euskal Herrian Euskaraz

2025eko uztailaren 15ean - 11:53
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Euskara ukatua edo bigarren mailako hizkuntza gisa tratatua izatearen ondorioz, zortzi herritarretatik bakarrik batek euskaraz hitz egiten duela salatu du EHEk asteleheneko prentsaurrekoan. Euskara "larrialdi" egoeran dagoela azaldu du komunikatu batean, eta egoera hobetzeko hizkuntza politiketan jauziak egitea ezinbestekoa dela adierazi du. Kritikatu du Frantziako Gobernuak EEPri "diru ekarpen oso oso eskasa" egitea erabaki duela aurten, "euskara zapaltzen segitzen duela agerian utzita".

Horregatik, egun euskaraz aritzen ez diren Euskal Herriko "erakunde sozial, kultural, ekonomiko eta politiko" orori eskatzen die lehentasuna ematea: "Erran nahi baita bi jauzi egitea eskatzen diegula, lehenik euskaraz aritzea eta gehienik euskaraz aritzea". Horren adibide jarri dute Baionako Euskal Museoa, euskal kultura ezagutaraztea helburu duen museoak ez baitio euskarari lehentasuna ematen. Aurten museoak 100. urteurrena ospatuko du, gainera, Maulen eta Donapaleun "adarrak irekiko dituenez", hurrengo mendean, eta museoaren hedapenean euskarari lehentasuna ematea eskatu diote.

Euskararen egoeraren aurrean "euskara zapaldua dela salatzeko eta erakunde guztiek beren hizkuntza politiketan euskararen alde jauziak egin ditzatela eskatzeko", uztailaren 20an, 11:00etan hitzordua jarri dute eta euskaltzale guztiak gonbidatu dituzte bertara. Maulen (Ondarearen Etxe aurrean), Donapaleun (Herriko Etxe aurrean) eta Baionan (Euskal Museo aurrean) elkarretaratzeak egingo dituzte, eta jauziak dantzatuko dituzte; "bat berezia izango da, Zazpi Jauziak, kantatuz dantzatuko" dutelako.

Bat egin duten kultur arloko euskaltzaleak eta eragileak:

Ainize Madariaga, Allande Etxart, Amaiur Epher, Amets Arzallus, Anne Marie Lagarde, Doriane Billard, Ekhi Lambert, Galtxetaburu, Haira Aizpurua Ibargarai, Iulen Guiresse, Jean Claude Malharin, Joanes Etxebarria, Koldo Rodriguez, Maddi Zubeldia, Maia Iribarne Olhagarai, Maika Etxekopar, Manex Fuchs, Mattin Irigoien, Miren Artetxe Sarasola, Mirentxu eta Jean-Marie Oihanartia, Mixel Etxekopar, Nahia Etxeberri Lopepe, Odei Barroso, Pantxix Bidart, Patxi Iriart, Paxkal Irigoien, Peio Berterretxe, Txomin Urriza, Xan Berterretxe, Ximun Fuchs, Aldaka Gaztetxea (Amikuze), Artetxea (Isturitze), Baipelletenia (Larzabale), Baltsan Elkartea (Ziburu), Barnekaldeko Irakurleen Kluba (Oztibarre), Basaizea (Baigorri), Epaiska (Baiona), U14 eta Zabalik (Amikuze).

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal Herrian Euskaraz
Baionako Bernat Etxepare lizeoko Euskal Herrian Euskaraz taldea
“Utz gaitzazue euskaraz mintzatzen eta idazten!”

Azterketa euskaraz egitea debekatzen dietela salatu du Baionako Bernat Etxepare lizeoko Euskal Herrian Euskaraz taldeak. Pasaden urtean egindako eskakizunei jarraiki, aurten ere azterketak euskaraz egiteko eskatu dute. 


2025-03-19 | Gorka Torre
“Bayonne” bukatu da, Libération egunkariak “Baiona” idatziko du

Horra Libération egunkariak berriki argitaratu duen idazkia:

“Bayonne” bukatu da, Libérationek “Baiona” idatziko du

Hiri baten izenaren erabilpena ohiturazkoa delarik, egunkari batean izen horren erabilpena aldatzea zaila da. Alta, irakurleen... [+]


Euskaldunontzat justizia aldarrikatu eta manifestaziora deitu dute Baionatik dozenaka eragilek

25 bat eragilek adierazi diete elkartasuna apirilaren 11n Baionako auzitegian epaituko dituzten Intza Gurrutxaga eta Gorka Torre Euskal Herrian Euskaraz taldeko kideei. Egun batzuk lehenago, apirilaren 6an Baionan eginen den manifestazioan parte hartzeko deia ere luzatu dute.


2024-12-09 | Leire Ibar
“Euskararen Errepublika” aldarrikatu du EHEk Durangoko mobilizazioan

Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika lelopean egin du manifestazioa larunbatean Euskal Herrian Euskarazek, Landako gunetik abiatuta. Euskal Errepublika aldarrikatzera, indarrak batzera eta euskararen aldarria lau haizetara zabaltzera deitu dute Durangoko kaleetan... [+]


2024-12-04 | Julene Flamarique
Baionako Epaitegian euskara aldarrikatzeko ekintzagatik atxilotutako EHEko kideak askatu dituzte

Teilatura igo, eta hainbat instituziok Euskararen Nazioarteko Eguna “aurpegi zuriketarako aprobetxatu ohi dutela” salatu du bikote aktibistak. Frantziako eta Espainiako Konstituzioak “supremazistatzat eta euskaldunentzat baztertzailetzat” jo dituzte, bi... [+]


2024-11-11 | Gorka Torre
“Justizia euskaraz eta euskaraz justizia”
Baionako epaileei bigarren gutuna

Agorrilaren 27an igorri nizuen gutunean, irailaren 10eko auzian euskaraz deklaratzeko asmoa nuela adierazi nizuen. Auzi honen hastapenean, epaile nagusiari euskaraz zekienez galdegin nion. Gutxiespenarekin ezetz erantzun zidan. Orduan, nere gutuna eskuratu zuenez frantsesez... [+]


2024-10-08 | Julene Flamarique
Euskararen “larrialdi egoerari” aurre egiteko mobilizazioa antolatu du EHEk Durangon

Euskal Herrian Euskarazek manifestazio nazionala deitu du abenduaren 7an. "Hizkuntza larrialdiaren aurrean Euskararen Errepublika eraikitzea beharrezkoa" dela aldarrikatu du mugimendu euskaltzaleak. Mundu mailako eskuin muturraren hazkundeari “euskaratik eta... [+]


2024-09-03 | Euskal Irratiak
Elgarretaratzea deitu du EHEk Gorka Torreren sustenguz

“Geldi euskara zapaltzea” lema berriz hartu du Euskal Herrian Euskaraz taldeak larunbatean egin duen prentsaurrekoan. Maiatzaren 17an, esaldi hori Baionako suprefeturan tindatzeaz akusaturik, irailaren 10ean epaituko dute Gorka Roca Torre.


2023-03-09 | ARGIA
Euskalgintzak eta burujabetzaren aldeko mugimenduak elkar nola elikatu dezaketen aztertuko dute Donostian

Txillardegiren “Estatu batekin, agian, euskara ez da salbatuko; gabe, ziur ezetz” esaldi ezaguna abiapuntu hartuta, bi “mundu” horiek, euskara eta burujabetza, elkarrizketan jartzeko bi mahai-inguru antolatu ditu EHEk, Txillardegi Udal Liburutegia Herri... [+]


EHEk “egia, aitortza, erreparazioa” zikloa antolatu du Baionan, euskaldunek pairatutako jazarpenaz

Euskal Herrian Euskarazeko kideek "egia, aitortza, erreparazioa" emanaldi eta solasaldi zikloa antolatu dute datorren otsailaren 24rako Baionan, Kalostrape ostatuan.


2023-01-18 | ARGIA
Euskaltzale independentisten topaketak antolatuko ditu udazkenerako EHE-k

Euskaltzale eta independentistek elkarrekin hausnartzeko eta Euskararen Errepublika eratzeko helburuz, bi egunetako topagunea antolatuko du Euskal Herrian Euskaraz-ek (EHE). Data eta leku zehatzak aurrerago iragarriko dituzte. Antolakuntzarako lehen bilkura irekia egingo dute... [+]


Eguneraketa berriak daude