Euskal Udalekuak, motxila bete abentura euskaraz

  • Bernedo, Goñi eta Abaigarko udalekuek, euskaraz bizi, euskal kulturaz zipriztindu eta naturarekin harremanetan bizitzeko aukera paregabea eskaintzen dute.


2019ko otsailaren 28an - 11:08

2002tik 2012ra bitartean jaiotako gazteek, martxoaren 4tik aurrera eman ahal izango dute izena Euskal Udalekuetarako. 1965.urtean euskara, kultura eta naturaren balioak sustatzeko sortu zen proietua, boluntariotza lan izugarriari esker bizi-bizirik dago egun.

Uda bete abentura, euskaraz, zure eskura! lemapean, euskal udalekuek euskara hutsean jardunik esperientzia ugari bizitzeko aukera eskaintzen dute. Horregatik, euskaraz ez dakien umerik ez bidaltzeko deia egin dute antolakuntza taldetik.

Udalekuetan hiru txanda egingo dira uztaila eta abuztu bitartean, eta izen-emateko taldeak hiru pertsonakoak izan beharko dira gehienez. Plaza kopurua baino eskaera handiago dagoen txandetan aukeraketa prozesu bat egingo da martxoaren 18tik aurrera.

Genero-parekidetasuna eta txanda bakoitzean herri desberdinetako jendea biltzea sustatuko da, besteak beste, aukeraketa irizpideetan. Hautatuak apirilaren 15ean jakinaraziko dira, euskal udalekuen webgunean argitaratuko diren zerrenden bidez.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
2024-05-10 | Antxeta Irratia
Udalerri euskaldunen eguna ospatuko dute Lesakan maiatzaren 18an

"Zubiak zeharka” lemapean, egun osoko egitaraua prestatu dute UEMA eguna ospatzeko. Herriko eragile guztiek hartu dute parte programaren prestaketan eta ekimen herrikoi eta partehartzailea izatea lortu dute horrela.


2024-05-10 | ARGIA
Euskarazko haur eskolak aldarrikatuko dituzte Iruñean maiatzaren 16ko manifestazioan

Iruñeko Euskalgintza plataforman bildutako eragileek egin dute deialdia. Hiriburuan dauden hamasei haur eskoletatik batean eskaintzen da euskarazko murgiltze eredua. Iruñeko Udalari eta Nafarroako Gobernuari eskatzen diote auzo bakoitzean murgiltze ereduko haur... [+]


2024-05-09 | Hala Bedi
Gasteiz Antzokia babesteko plataforma sortu dute

Gasteiz Antzokia "lehenbailehen" martxan jartzeko eskatu dio udalari Gasteiz Antzokiaren Aldeko Plataformak, eta Lazarraga elkartearentzat zein euskalgintzarentzat "errespetua" galdegin dute.


Azterketak euskaraz pasatzearen aldeko mobilizazio eguna antolatu dute Euskal Herri osorako

Seaskako Bernat Etxepare lizeoko ikasleek mobilizaziorako deia luzatu dute maiatzaren 17rako. Guztien arteko sarea irudikatzeko asmoz, ekimenen aipamena Interneten #EuskarazIkasiMatxinada eta #EuskarazBiziMatxinada traolekin zabaltzeko eskaera egin diete.


Eguneraketa berriak daude