Abian da zesta-puntako Nazioen Liga. Ekainaren 6ra bitartean, hainbat selekzio arituko da lehian Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan, euskal selekzioa tartean. “Historikoa” da hori, txapelketaren antolatzaileek adierazi duten moduan, euskal selekzioak aurrenekoz jokatuko duelako Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatutako txapelketa batean.
Zentzu horretan poza agertu dute Euskal Herriko Pilota Konfederazioak eta Euskal Herriko Euskal Pilota Selekzioari Bai plataformak, eta esker ona adierazi diote Nazioarteko Pilota Federazioari, Xabier Cazaubon presidenteari bereziki. “Bere jarrera irekiarekin aukera eman du duela 35 urte Kuban hasitako aldarrikapenaren zati bat onartua izan dadin”, azaldu dute igandean Gernikan egindako agerraldian. Dena den, ohartarazi dute Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko pilotariek ezin dutela gaur gaurkoz euskal selekzioarekin parte hartu. “Espero dugu Euskal Herria osatzen duten zazpi herrialdeak batuko dituen benetako selekzioa ofiziala izatea laster. Hori baita herri hau osatzen dugun euskal herritar gehienen nahia eta ametsa”, diote. Eta gaineratu: “Gaur hemen aldarrikatzen ari garena ez da inolako inposaketa, gure anai-arreben borondatea onartzea baizik. Argi dugulako zatiketa ez dela soluzioa, eskubide zanpaketa baizik”.
Gogora dezagun Euskadiko Euskal Pilota Federazioa eskubide osoko kide izatea iazko abenduaren 28an onartu zuela Nazioarteko Pilota Federazioak. Erreportaje honetan landu genituen erabakiaren ingurukoak: Ofizialtasuna lortzeko bidean, zirrikitua zabalik?.
Euskal selekzioaren debuta, astelehen iluntzean
Igandean jokatu diren arren txapelketako lehenbiziko hiru partidak, inaugurazio ekitaldia gaur, astelehena, egingo da, 20:30ean, eta ostean egingo du debuta euskal selekzioak. 21:15ean Frantziaren aurka jokatuko dute emakumezko pilotariek, eta 22:15ean aurkari beraren kontra gizonezkoek.
Emakumezkoetan, selekzioa osatzen dute Helena Barrenetxea, Elaia Gogenola, Maialen Aldazabal eta Maia Goikoetxeak; gizonezkoetan, bestalde, Aritz Erkiaga, Eñaut Urreisti, Imanol López eta Unai Lekerikabeaskoak. Ander Bilbao da hautatzailea.
Neskek Mexikoren eta Espainiaren aurka ere jokatuko dute sailkapen fasean, eta mutilek Filipinen kontra. Finalerdiak ostegunean jokatuko dira, eta finalak ostiralean.
Euskal Pilotako Nazioarteko Federazioaren eta Espainiako Federazioaren arteko gatazkak bere horretan jarraitzen duen bitartean, Jose Manuel Rodriguez Uribesek euskal selekzioaren aldeko adierazpenak egin ditu. Desadostasunak direla eta, Nazioarteko Pilota Federazioaren eta... [+]
Euskal selekzioaren ofizialtasuna lortzera bidean urratsa eman du Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak, Euskadiko Federazioa eskubide osoko kide izatea onartuta. “Lorpen historikoa da”, zioen Euskadikoak pasa den abenduaren 28an, baina zuhurtziaz mintzo zen,... [+]
Lapurdiko Makean egin du Euskal Selekzioa Orain elkarteak lehenengo biltzar nagusia. Iazko udan Frantziako selekzioarekin jokatzeari uko egin ziotela iragarri zuten Ipar Euskal Herriko hamabost pilotarik osatzen dute gaur gaurkoz ekimena, zeinak helburu duen, besteak beste,... [+]
Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]
Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]
Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]
Espainiako Federazioak salatu du ez zaiola parte hartzen utzi iragan asteburuko Nazioarteko Pilota Federazioaren biltzar nagusian, eta hori “bidegabekeria” dela. Biltzar hartan onartu zuten, bozketan, Euskadiko federazioa nazioartekoaren eskubide osoko kide gisa... [+]
Euskadiko Euskal Pilota Federazioa eskubide osoko kide izatea onartu du Nazioarteko Pilota Federazioak, larunbatean Iruñean egindako batzarrean. Ofizialtasuna lortzeko bidean urrats handia da, "lorpen historikoa", Euskadiko Federazioak adierazi duenez, baina... [+]
Euskal Herriko ardi moztaileek ofizialtasuna lortu dute nazioarteko lehiaketetarako, eta 2026ko munduko txapelketan parte hartzeko asmoa daukate. Lehenago, 2025ean, Euskal Herriko txapelketa egin nahi dute.
Iruñeko Labrit pilotalekuan ari da jokatzen 22 urtez azpiko XI. Munduko Euskal Pilota Txapelketa. Abuztuaren 31ra bitartean zazpi herrialdetako 200 pilotari baino gehiagok hartuko dute parte. Euskal selekzioak lehiatzerik ez duela-eta, haren ofizialtasuna eskatu dute... [+]
Euskal Herriko pilota selekzioa aldarrikatu du dozenaka pilotarik Hendaian egindako ekitaldi batean. Erabakia larunbatean, Hendaiako Beltzenia pilotalekuan egindako ekitaldi batean ezagutzera eman zuten.
Esquerra Republicanak egindako lege proposamena onartu du Espainiako Kongresuak, eta 2022ko Kirol Legea aldatuko dute.