Euskal Selekzioak eta Palestinak futbol partida jokatuko dute San Mamesen, azaroaren 15ean

  • Palestinako Futbol Elkartea eta Euskadiko Futbol Federakundea "lankidetzan" ari dira partida jokatu ahal izateko eta Espainiako Gobernuak oniritzia eman dio egitasmoari, Ser irrati kateak aurreratu duenez. Palestinako arduradunen esanetan, Israelek 355 futbol jokalari hil ditu Gazan genozidioa hasi zuenetik.

Palestinar koloroeekin pankarta handi bat San Mamesen I.C Herri Harmaila

2025eko irailaren 18an - 10:04
Azken eguneraketa: 17:33
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Euskal Selekzioak Palestinaren aurkako partida jokatuko du azaroaren 15ean, Bilboko San Mames estadioan. Ser irrati kateak aurreratu duenez,  Palestinako futboleko arduradunek "ilusio handiz" hartu dute proposamena eta Espainiako Gobernuaren oniritzia dute jadanik.

Partida antolatzea Euskadiko Futbol Federakundearen esku dago eta horretarako hainbat astez aritu da Palestinako Futbol Elkartearekin elkarlanean.

Denbora asko behar izan da partidari data jartzeko. Ekainean Yaser Hamed futbol jokalari leioarrak –aita Gazakoa du eta Palestinako selekzioan aritzen da– COPE irratian esan zuen Euskadiko eta Palestinako selekzioekin hitz egiten ari zela, partida antolatzeko helburuarekin eta data jartzea falta zela.

Ekitaldia kirol arlotik haragokoa izango da, izan ere, Israel Gazan egiten ari den genozidioaren biktimak omentzeko baliatu nahi dute, baita "giza eskubideen urraketa guztiak" salatzeko ere.

Palestinako arduradunen esanetan Israelek 355 futbol jokalari hil ditu Gazan genozidioa hasi zuenetik, horien artean Suleiman al-Obied, Palestinako Pele deiturikoa eta Palestinako selekzioarekin askotan aritutakoa. 41 urte zituela hil zuten Gaza hegoaldean bonbardaketa batean, giza laguntzaren zain zegoela.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestinarren aurkako genozidioa
2025eko azaroaren 19
51.396

2025eko azaroaren 19
Berriketa gutxi
Mendi tontor

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!