Euskal selekzioa berriro lehian, Basque Country International Women´s Cup-en

  • Apirilaren 8tik 11ra bitartean egingo da Basque Country International Women´s Cup txapelketa, Lezaman eta Zubietan. Emakumezkoen euskal futbol selekzioarekin batera, Argentina, Venezuela eta Nigeria izango dira lehian.

Euskal selekzioak Txekiar Errepublikaren aurka jokatu zuen 2017an Ipuruan / EFF

2021eko apirilaren 7an - 09:46
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Emakumezkoen euskal futbol selekzioak 2017an jokatu zuen azkenekoz FIFA datetan, Txekiar Errepublikari 2-1 gailendu zitzaionean Ipuruan. Final four formatuko lauko txapelketa batean lehiatuko da orain, "Europa hegoaldean jokatuko den selekzioen arteko lehiaketa garrantzitsuenetako batean", Euskadiko Futbol Federazioak azaldu duenez. Lehenengo edizioa izango da aurtengoa, "baina datozen urteetan erreferentzia bilakatu nahi du".

COVID-19a dela-eta harmailetan ez da zalerik egongo, baina partida guztiak zuzenean emango ditu ETBk.

Egutegia:

  • Apirilak 8 (18:30): Argentina-Nigeria (Zubieta)
  • Apirilak 8 (21:00): Euskal Selekzioa-Venezuela (Lezama)
  • Apirilak 10 (11:45). Hirugarren eta laugarren postuak (Lezama)
  • Apirilak 11 (11:45). Finala (Zubieta)

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal selekzioak
2025eko azaroaren 19
51.396

2025eko azaroaren 19
Berriketa gutxi
Mendi tontor

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!