Apirilaren 8tik 11ra bitartean egingo da Basque Country International Women´s Cup txapelketa, Lezaman eta Zubietan. Emakumezkoen euskal futbol selekzioarekin batera, Argentina, Venezuela eta Nigeria izango dira lehian.
Emakumezkoen euskal futbol selekzioak 2017an jokatu zuen azkenekoz FIFA datetan, Txekiar Errepublikari 2-1 gailendu zitzaionean Ipuruan. Final four formatuko lauko txapelketa batean lehiatuko da orain, "Europa hegoaldean jokatuko den selekzioen arteko lehiaketa garrantzitsuenetako batean", Euskadiko Futbol Federazioak azaldu duenez. Lehenengo edizioa izango da aurtengoa, "baina datozen urteetan erreferentzia bilakatu nahi du".
COVID-19a dela-eta harmailetan ez da zalerik egongo, baina partida guztiak zuzenean emango ditu ETBk.
Egutegia: