“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

  • Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2025eko otsailaren 7an - 07:00
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Bere hitzetan irainak irudimen ilunenak adierazteko parada eta altxorra dira, baitezpadakoak. Are gehiago, uste du laidoak eskoletan landu beharko liratekeela, gisa horretan, haurrek elkar gutxiago joko bailukete.

Bestalde, bere aburuz, euskaldunak elbarritu emozional gisa heziak dira, frantses eta espainol ereduak inposatzen baitizkiete. Fuchsen eleen arabera, laidoak hizkuntza baten Pandora kutxa dira.

 


Irakurri gehiago: Euskara
Euskara kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.