Euskal Herriko hamar jantoki kolektibotara hedatu da aurten Errigora

  • Nafarroa hegoaldean nekazaritza-ekoizpena eta euskara sustatzeko xedea duen Errigora ekimenean parte hartzen duten ekoizleen produktuak hamar jantoki kolektibotan baliatu dituzte ikasturte honetan. Hurrengo urteetan ere ildo horretan sakontzeko asmoa dute.

'Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura' kanpainaren aurkezpena Iruñeko Geltokian. Argazkia: Errigora

2022ko ekainaren 15ean - 15:49
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Sei ikastola, hiru eskola publiko eta industria kooperatiba bateko jantokietan egin dute lehenik proba. Nafarroako olioa, arroza, lekaleak, piperrak, tomatea, pasta eta zainzuriak baliatu dituzte bertan otorduak prestatzeko.

Horri esker Euskal Herriko zonalde desberdinak eta Nafarroa erdialde eta hegoaldearen arteko harreman egonkor eta iraunkorrak egituratzen ari direla adierazi du Errigorak. Bestalde, proiektu honek bitartekaritza ez-espekulatiboko eredu bat eta bestelako ekoizpen-ereduei begirako urratsak sustatzeko ere balioko duela azpimarratu du.

2021-2022 ikasturtean Lekeitioko Azkue, Leioako Betiko, Toloskao Laskorain, Villabonako Zubimusu eta Oreretako Ikastola ikastoletan, Markinako Bekobenta, Gernikako Allende eta Larrabetzuko eskoletan eta Aretxabaletako Fagor-Ederlanen abiatu duten proiektuaren ildoa garatu eta zabaldu nahi du datozen urteetan Errigorak.

 


Errigora kanalean gehiago
2026ko martxoaren 22
3. eguna | KRONIKA
Eskutik eskura herria eginez

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.