Nola jokatzen du Europar Batasunak estaturik gabeko nazioekin? Badirudi horietako biztanleen ekimenek ohiz kanpoko oztopoak aurkitzen dituztela.
Oraindik orain Bruselara egindako bidaian –Nafarroako zona euskaldunean hizkuntza-eskubideak urratzen zirela eta Osasunbideak arau europarrak ez dituela betetzen ikusirik Batzordeari neurriak hartzeko eskatzen zion gure 521/2014 Eskabidea onartua eta gero artxibatua izan zela jakin ostean– Bernad Daelemans flandriarrarekin harremanetan jarri ginen, International Comission of European Citizens (ICEC) batzordeko bozeramaile eta Vlams Komitee Voor Brussel batzordeko idazkari denarekin.
Gure eskabidea onargarritzat hartu zuen Eskabide Batzordeak, iritzi baitzion elkarren aurka zeudela Europar Batasuneko (EB) arau eta balioak, baina subsidiariotasun printzipioa aplikatuz, soluzioa estatuetan bertan jartzen zuen, juxtu eskabidea eragin zuten haietan, Nafarroako zonalde euskalduneko herritar europarren oinarrizko eskubideak ukatzen dituzten haietan.
Horrela, Europako Parlamentuak ezartzen zuen eskubide bat zela herritar europar guztientzat entzunak izatea eta Europako Batasunari eskua harraraztea, estatuek arau europarrak betetzen ez dituztenean; hori ia urte bete iraun duen prozedura bihurtu da eta amaieran soluzio edo konponbidea jatorrira itzultzen izan da, subsidiariotasun printzipioa aplikatuta.
Apirilaren 13an mintegi bat egin zuten European Citizen Initiative-ren (ECI day) baitan Bruselan, eta hara joan ziren Europako Batzordeko presidenteordea, Timmermans, Europako Ekonomia eta Gizarte Lantaldeko presidentea, Henri Malosse, Ombudsman europarra eta Europako Batasuneko beste agintari batzuk. Herritarren Ekimen Europarrari (ECI) esker Europar Batasuneko milioi bat herritarrek zuzenean esku har dezakete EBko politiken aurrerabidean, Europako Batzordeari eskatuz onar dezala legea egiteko proposamen bat.
Aurkeztu diren 51 herritar proposamenetatik, aurkeztu baitira zenbait gaiez, uraren kalitateaz eta animalien bibisekzioaz esaterako, 31 bakarrik onartu dituzte tramitera eta horietatik soilik hiruk lortu dute milioi bat firma eskuratzea, zenbait arazo baitaude sinadurak balioztatzerakoan, estatu bakoitzak bere prozedurak ezartzen dituelako europar herritar kontzeptua erabakitzeko. Baina arazorik nagusiena, Europako Batzordeak oztopo asko jartzen dituela tramitera onartzeko.
ICEC batzordeak sinadura bilketa bat hasi zuen, proposamen bat egiteko, Europako araudiak onar dezan estaturik gabeko herrien autodeterminazio eskubidea. 600.000 sinadura jasoak zituenean Batzordeak agertu du bere iritzia, esanez proposamen horrek aldaketa ekarriko lukeela Europako Batasuneko Itunetan eta hori ezin daitekeela egin ECI baten bitartez (herritarren ekimen europarra), baina hori ez da hala izan Itunak aldatu dituzten beste proposamen batzuekin.
Bernard Daelemans flandestarrak, ICEC-eko bozeramailea baita, Eskozia, Katalunia, Hego Tirol eta Veneto-ko taldeak ordezkatuz, gogorarazi zien apirileko ECI day horretan, etengabe gertatzen den jokabidea dela ezezkoa, Europako estaturik gabeko nazioetako herritarren oinarrizko eskubideak urratzeari buruzko eskabide edo ekimenei ezezkoa ematea. Timmermans-ek erantzun zuen Batzordeak begirunea izan behar ziela herri bakoitzeko erakunde demokratikoei eta ez zutela sartu behar haien eskumeneko gauzetan.
Bernard Dalemans-ek berriro esan zuen haren borondatea gai horietan alde edo aurka ez azaltzea bazen, zergatik Eskoziaren eta Kataluniaren kasuetan Batzordeko presidenteak, Barroso jaunak, publikoki esku hartu zuen erreferendum eskoziarraren eta kontsulta katalanaren atarian, esanez Eskozia eta Kataluniak demokratikoki independentzia aldarrikatzen bazuten ez zutela tokirik izango Europako Batasunean. Timmermans-ek ez zuen jakin zer erantzun eta zehaztasunik gabe hitz egin zuen.
ICEC erakundeak Europako estaturik gabeko herrien mugimendu sozialak elkartzen ditu eta xede nagusia du Europako Batasuneko markoan autodeterminazio eskubidea askatasunez baliatu ahal izatea. ICEC-ek ekintza bateratuak egin nahi ditu estaturik gabeko herriekin, eskubide hori aldarrikatu eta lortzeko. Heldu den abenduaren 9rako antolatua du Biltzar bat autodeterminazioaz Europako Parlamentuan, eta euskal ordezkaritza ere han egotea espero dut.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.
Komunikabideetan... [+]
Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]
Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]
Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]
Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.
Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]
Dena ongi doa. Nola izan liteke bestela opor garaian, gora eta behera, ase arte ibili ondoan? Zeregin zehatzik gabe alderrai ibili gara, gogoa ematen zigun leku eta jendeen artean. Gustukoa baizik ez dugu egin, ez-atsegina zena ahantzi eta baztertu, jainko tipiak bagina bezala,... [+]
Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]
Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]