Etxebizitza eskubidearen gatazka Euskal Herrian

  •  Lanaren Ekonomiaren 8. denboraldia etxebizitzaren gatazkari helduz hasi da, Karla Pisano, Roser Espelt, Miguel Virizuela eta Argiako Jon Tornerrekin. Bi barikutan behin 11:00tan izango da irratsaioa.

Lanaren Ekonomiaren 8. denboraldiaren lehenengo saioa, Bilbo Hiria irratiko estudioan, Miguel Virizuela, Jon Bernat Zubiri Rey, Mikel Alvarez Olaetxea, 'Betelu', Roser Espelt Alba. Hordago El Salto.
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko azaroaren 20an - 13:11
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bilbo Hiria

Lanaren Ekonomia irratsaioa bi barikutan behin izango da, 11:00etan, eta lehenengoa etxebizitzaren gatazkari buruz egin dugu. Gure sindikal-agenda berraktibatuz, asteko deialdi sozialen eta borroka sindikalen berri emateko, saio honetan hiru elkarrizketa izan ditugu. Hasteko, Etxebizitza Sindikatu Sozialistaren bozeramailea den Karla Pisanorekin hitz egin dugu, gatazkaren norabidearen eta abenduaren 14rako antolatu duten manifestazioaren inguruan.

Ostean, Roser Espelt Bartzelonako Taifa Seminariko kide eta Lanaren Ekonomia lantaldeko lagun berria eta Miguel Virizuela ekonomialari eta Hordago eta El Saltoko editorearen arteko solasaldia egin dugu, Euskal Herriko etxebizitzaren egoera eta borrokaren azterketa egiteko.

Bi barikutan behin 11:00tan ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara, Bilbo Hiria irratia, Hordago, El Salto Radio, Argia eta Arrosa sarean arteko elkarlanari esker

Saioa bukatzeko, eta ohikoa den bezala, Argia atala izango dugu, Jon Torner kazetariak Nafarroan eta Euskal Herri kontinentalean gune tentsionatuak izendatzeko politika berriak aztertzeko, alokairuen prezioak mugatzeko helburua dutena. Hurrengo saioak politika industrialak (azaroaren 29an) eta euskal aurrekontu publikoak (abenduaren 13an) aztertzeko izango dira.

Lanaren Ekonomiak langileen ikuspegitik jorratutako analisi kritikoak zabaltzea du helburu, egungo langile borrokak eta gatazkak abiapuntutzat hartuta. Klase ikuspegia eta gehiengo zapalduaren bizipena oinarrian izanda, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara, Bilbo Hiria irratia, Hordago, El Salto Radio, Argia eta Arrosa sarearen arteko elkarlanari esker.


Etxebizitza eskubidea kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 4
Barra warroak
Olentzero maitea:

2026ko otsailaren 18
Pribilegioa

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.