Basauriko bi bizilagun etxetik kaleratu nahi dituztela salatu du Batu etxebizitza sindikatuak

  • Azaroaren 13an mobilizazioa deitu dute Agirre Lehendakaria kaleko 82. zenbakian “erresistentzia” egiteko.  Batu Elkarlaguntza Sareak salatu duenez, Cerberus putre-funtsak bi bizilagun kaleratzeko prozesua abiarazi du Basauriko Agirre Lehendakaria kaleko 82. zenbakian.


2025eko azaroaren 12an - 07:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Egoera horren aurrean, sindikatuak mobilizazioa antolatu du datorren azaroaren 13rako, “erresistentzia eta elkartasuna” aldarrikatzeko. Baturen arabera, beren helburua alokairu soziala lortzea da, eta proposamen hori helarazi diete higiezinen agentziako arduradunei.

Hala ere, sindikatuak salatu du enpresaren jarrera itxia izan dela.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxegabetzeak
Eguneraketa berriak daude