Espainiako Inperioarentzat Filipinak konkistatu zituenari gorazarre Zumarragan?

  • Miguel Lopez de Legazpi. Urrea, ohorea eta ebangelioa liburuxka aurkeztu dute ostegunean Balentin Tramon historia irakasleak eta KKinzona komunikazio taldeak. Filipinak Espainiako Inperioarentzat konkistatu zituen zumarragarraren figura desmitifikatzeko egindako lan bat da. Zumarragan konkistatzailearen omenez dagoen estatuaren azpian egin dute aurkezpena.


2019ko ekainaren 21an - 11:29

 “Armak erabili gabe konkistatu zituen Filipinak”, “konkistatzaile bakezalea”, “abenturazale”… Espainiako Inperioren zerbitzura aritutako Miguel Lopez de Legazpi konkistatzailearen inguruan mito asko dira.Inperioaren hegalpean aritutako jauntxo, militar eta mertzenario askorekin gertatu bezala, gerra eta arpilatzetik aldentzeko kontakizunak sortzen ari dira.  Hori bezalako “zentzugabekeriak” argitzeko idatzi du liburuxka Balentin Tramon historia irakasleak, Jon Urtzelairen eta Aritz Ormazabalen laguntzarekin.

Zumarragako Euskadi plazaren erdian Legazpiren omenezko estatua bat dago. Militarrez jantzita, ezpata eskuan eta oin azpian zapalduta Filipinetako “indigena” baten gorputza, ikur gisa. Liburuaren sarreran hala dio: “Jarrera hantustean ikus dezakegu maskara filipinar bat zapaltzen –ala indiar bati moztutako burua da?– geure plaza galantaren erdi-erdian, denon gozamenerako”. Lopez de Legazpiren estatua 1897an jarri izana ez dela kasualitatea dio Tramonek: “Garai hartan, Puerto Rico eta Filipinak independentziaren alde borrokatzen ari ziren”.

 

 

Liburuxkaren aurkezpena Zumarragako Euskadi plazan. Argazkia: Otamotz

 

 

"Legazpiren estatua egunero ikusten dugu eta ez diogu jaramonik egiten. Lan honek hautsak arrotzeko balioko du", adierazi du Tramonek aurkezpenean. Liburuxkak 1572a du abiapuntu, Lopez de Legazpi hilzorian dagoela, bere bizitzan egindakoei begira jarrita. Liburuxka eskuratu daiteke Urretxu-Zumarragako KKinZona irrati librearen bitartez bi euroren truke.

“Geure bihotzeko herritarron pasadizoak ez baitira horren dirdiratsuak mexikarren eta filipinarren begietan. Horregatik argitaratu dugu liburuxka hau, kontakizuna boterearen galbahetik pasa beharrean, herritar xeheon bizipenetara egokitu eta berridatzi nahi baitugu”, diote hitzaurrean. "Jakina da historia garaileek idazten dutela eta horrexegatik erabiltzen dira abenturazale eta aurkikuntza hitzak, gupidagabe eta sarraski bezalakoak erabili beharrean".

Azkenaldian, ordea, zenbait ekimen hasiak dira horrelako pertsonaien ibilbideak beste era batera baloratzen. Joan Sebastian Elkanoren mundu biraren V. mendeurrena ospatzeko erakunde publikoetatik bultzatu diren ekitaldien aurrean, bestelako irakurketen premia sortu da; galdera mahai gainean dago: benetan ospatzekoak al dira zenbait euskaldunek egindako ekintzak XXI. mendeko ikuspegitik?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal konkistatzaileak
2023-12-13 | Axier Lopez
Gipuzkoa konkistatu zuen Gaztelako erregearen omenezko kaleari izena aldatu dio Arrasateko Udalak herritarren eskariz

Gipuzkoa Nafarroako Erresumatik aterarazi eta Gaztelarentzat konkistatu zuen Alfonso VIII. erregearen omenezko kaleari izena aldatuko diote. Horren partez, “17 emakume" deituko da kale hori, frankismoaren lege matxisten aurka borroka egin zuten herriko emakume batzuen... [+]


"Euskal Herri dekoloniala" aldarrikatuko dute Gasteizen, Elkanoren mundu biraren urteurrenean

Asteazkenean mobilizazioa egingo dute bigarren urtez jarraian, "ipar global eta zuriaren menderatze historikoa" salatzeko.


'Sin Límites' edo nola errepikatu lehen mundu birari buruzko narratiba konbentzionalak

Irailaren 6an Victoria ontzia Sanlucar de Barramedara iritsi zeneko V. mendeurrena ospatu zuten, bost mende lehenago portu hartatik abiatu eta hiru urte geroago lehen mundu bira osatu izana gogoan. Horrelako oroipen ospakizunetan ohikoa denez, urteotan zeharkaldia gogoratzeko... [+]


2022-09-06 | ARGIA
"Euskal Herri dekolonialaren alde egin nahi dugu lan"

Eusko Jaurlaritzak irailaren 6a jai-eguntzat izendatu du Euskal Autonomia Erkidegoan, Juan Sebastian Elkanok munduari emandako bira ospatzeko. Gasteizko herri ekimenak elkarretaratzea egin du General Loma enparantzan. Adierazi duenez, "aurrera eraman nahi dugun mobilizazio... [+]


Eguneraketa berriak daude