Historiaren korridore ilunak

Alhondegiko erakusketa aretoak beste leku bat dirudi. Hormak han eta hemen altxatu dituzte espazioa guztiz transformatuz, moketa beltzez jantzi eta eraikuntzarako erabiltzen diren argiontziekin baino ez dute argiztatu. Historian zehar bidaia egin behar dugu argiuneak baino itzalak dituen figura historiko bat oinarri hartuta: Katalina Erauso. Antonio, hobeto esanda, izen horrekin ehortzi baitzuten Mexikon 1650ean.

'Ahots bat Erausorentzat' erakusketa
NOIZ: martxoak 10 - irailak 25
NON:  Alhondegia (Bilbo)

Cabello/Carceller bikoteak aspaldiko gogoa zuen figura honen inguruan lan egiteko. Pertsonaia liluragarria da, guztiz. Trans gisa har dezakegun lehen figura historikoa da eta bere bizitza –bere autobiografiari esker ezagutzen duguna, behintzat– milaka pasadizoz osatuta dago: moja eta gerlaria izan zen; Maputxeen hiltzailea; gizon gisa janzteko eskubidea zuen Aita Santuaren bulda bati esker; andrezale eta iskanbila sortzaile amorratua izan zen. Berea da munstrokeriatik urrun egin zen trans pertsona baten lehen erretratua.

Erakusketak historiaren eta trans errealitatearen itzalekin jolasten du, osoa ez den eta izan ezin den diskurtso bat eraikitzeko. Zinemaren ikono maskulinoak irudikatzen dituzten emakumeen erretratuekin bete dute gela bat, lesbianengan gaitzetsia izan den izaera maskulinoa goraipatzeko. Judith Butlerren testu baten inguruan dantzan jarri dute jendea, eta gorputz ez-binarioak instituzio akademikoetan desfilatzen jarri dituzte, espazio horietan arrakalak sortzeko asmoarekin.

Erakusketa ikusita, mendeetan zehar bidaiatu duen espektro honen inguruan sortzen zaizkigun galderak hamaika dira: lehen trans gizona izan zela esan genezake? Gizon trans heterosexuala? Emakume trabesti eta lesbiana? Itzalez beteriko pertsonaia inspirazio iturri izan daiteke? Galdera horiek, betiere, gaur egungo begiradarekin egiten ditugu, historiaren korridore ilunak gure begiekin ikustera tematuta gaudelako. Pertsonaia bera ere epaitu dugu: Nahi zuelako jokatu zuen horrela, bere benetako izaera hura zelako? Edo bizirauteko teknika bat izan zen? Maskulinitatea konstruktu bat da, beti izan da, eta guk galdera hauekin ezbaian jarri dugu berriro ere.

Katalina/Antonio Erausok garaiko gizarte patriarkalean onarpena lortu zuen, garaiko maskulinitatearekin –indarkeria kolonialaz jantzia– guztiz bat egin eta boterearen zerbitzura jarri zuelako. Kontra izango bazen, historia berdina izango zen? Segur aski ez, baina berriro ere usteekin jolasean gabiltza. Berriro ere historiaren korridore ilunak gaur egungo argi gidariekin igaro ditugu. Mamuak inbokatu ditugu eta gure ikuskeraren arabera eurekin hizketan ari gara gure hizkuntza ulertuko dutelakoan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal konkistatzaileak
2023-12-13 | Axier Lopez
Gipuzkoa konkistatu zuen Gaztelako erregearen omenezko kaleari izena aldatu dio Arrasateko Udalak herritarren eskariz

Gipuzkoa Nafarroako Erresumatik aterarazi eta Gaztelarentzat konkistatu zuen Alfonso VIII. erregearen omenezko kaleari izena aldatuko diote. Horren partez, “17 emakume" deituko da kale hori, frankismoaren lege matxisten aurka borroka egin zuten herriko emakume batzuen... [+]


"Euskal Herri dekoloniala" aldarrikatuko dute Gasteizen, Elkanoren mundu biraren urteurrenean

Asteazkenean mobilizazioa egingo dute bigarren urtez jarraian, "ipar global eta zuriaren menderatze historikoa" salatzeko.


'Sin Límites' edo nola errepikatu lehen mundu birari buruzko narratiba konbentzionalak

Irailaren 6an Victoria ontzia Sanlucar de Barramedara iritsi zeneko V. mendeurrena ospatu zuten, bost mende lehenago portu hartatik abiatu eta hiru urte geroago lehen mundu bira osatu izana gogoan. Horrelako oroipen ospakizunetan ohikoa denez, urteotan zeharkaldia gogoratzeko... [+]


2022-09-06 | ARGIA
"Euskal Herri dekolonialaren alde egin nahi dugu lan"

Eusko Jaurlaritzak irailaren 6a jai-eguntzat izendatu du Euskal Autonomia Erkidegoan, Juan Sebastian Elkanok munduari emandako bira ospatzeko. Gasteizko herri ekimenak elkarretaratzea egin du General Loma enparantzan. Adierazi duenez, "aurrera eraman nahi dugun mobilizazio... [+]


Eguneraketa berriak daude