Victoria ontziko marinelek, Juan Sebastian Elkano buru, 1522ko uztailean begiztatu zituzten Cabo Verde uharteak. Asteak ziren ez zutela lurrik zapaltzen eta eskifaiaren egoera kritikoa zen, arroza besterik ez baitzuten jateko, zeina itsasoko ura irakinda prestatzen zuten.
Bidaiariek nahitaezkoa zuten irla haietan gelditzea, nahiz eta jakitun ziren horrek zuen arriskuaz: portugesen kontrolpeko lurraldea zen Cabo Verde eta, bertako soldaduek Asiatik zetozela deskubrituz gero, akabo mundubira eta akabo etxera heltzean jasoko zituzten ondasunak.
Ospea eta dirua baino premiazkoagoa zuten, hala ere, gosea berdintzea. Ribeira Grande aurrean aingura bota eta batela bidali zuten lehorrera, gezur bat baliatuta: hirikoei esan zieten Ameriketako itzulerako bidaian masta apurtu zitzaiela eta laguntza behar zutela penintsulara iristeko. Haien zorionerako, portugesek amua irentsi zuten.
"Tartean zen mundubira osatu zuen lehen haurra. Kontu gutxi dakigu hari buruz: tripulazioak 'Vasquito' deitzen ziola, aitarekin batera ontziratu zela ofizioa ikasteko"
Halatan eman zituzten lau egun portu aurreko badian, gauzak okertu ziren arte. Konfiantza handiegiaz, bisitariek tonaka zeukaten iltzea erabili nahi izan zuten esklaboak erosteko eta, jakina, uhartetarrak konturatu ziren espezie baliotsu hori derrigorrean Asiatik ekarri zutela, eta ez Ameriketatik.
Batelean lehorreratutako hamahiru marinelak atxiki zituzten, eta Victoria ontzikoek ihes egin behar izan zuten. Irailean iritsi ziren Cadizera. Hiru urte lehenago, leku hartatik bertatik, 237 marinel itsasoratu ziren eta itzulitakoak 18 baino ez ziren. Gainontzekoak bidean hil edo munduan zehar galduta geratu ziren, guztietan azkenak Cabo Verden.
Portugesek atxilotutakoak askatzeko izan zen, hain justu, Elkanok lehorreratutakoan egin zuen aurreneko eskaeretakoa, eta Karlos I. erregeak berehala bidali zion gutuna bere burkide Joao III.ari. Preso hartutako batelariak berandu gabe iritsi ziren etxera.
Tartean zen mundubira osatu zuen lehen haurra. Kontu gutxi dakigu hari buruz: tripulazioak Vasquito deitzen ziola, aitarekin batera ontziratu zela ofizioa ikasteko (txo), Vasco Gallego pilotua Filipinetara iritsi baino lehen hil zela eta Vasquito semearen soldata haren amak jaso zuela: 41.360 marabedi guztira.
Zortzi urte inguru zituela eman zion bira munduari, 1522an. Zeharkaldiaren bosgarren mendeurrena ate-joka dugun honetan ziurrenik inor ez da ume hartaz oroituko, baina merezi ditu lerro batzuk, ezta?
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]