Jaurlaritzak 15.000 euroko diru-laguntza zuzena eman dio Elkano Fundazioari kongresu bat antolatzeko

  • Eusko Jaurlaritzak uztailaren 5ean egindako Gobernu Bileran erabaki zuen Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren bitartez 15.000 euroko diru-laguntza ematea Elkano Fundazioari.

Elkano Fundazioko eta erakunde publikoetako ordezkariak aurtengo otsailean, 2022ko egitaraua aurkeztu zutenean (argazkia: Elkano Fundazioa).

2022ko uztailaren 22an - 11:35

Diru horrekin urrian nazioarteko kongresu bat antolatuko dute, “Mundubirak ekarri zituen aurrera pauso eta aurkikuntzetan” sakontzeko asmoa duena.

Elkanoren “zirkumnabigazioarekin harremana izan zuten hainbat herrialdetako ikerlariekin elkarlanerako sare egonkorrak sortu nahi ditu” kongresuak, fundazioak azaldu duenez. Duela bost mendeko mundubirarekin lotuta egin diren jarduerei bukaera emango die, Jaurlaritzaren arabera.

Jaurlaritzak lehenago ere erabili izan du diru-laguntza zuzenen bidea Elkano Fundazioarekin: iazko abenduan 25.000 euroko laguntza eman zion mundubira ardatz zuen bizikleta-ibilbide bat sortzeko. “Kultura eta kirola nahastuz, interesa duen edonork gure historia eta kultura ezagutzeko eta kirol-jarduera bat egiteko aukera izan dezan” eman zuten laguntza hori, EAEko Gobernuaren arabera.

2019ko urrian berriz, Jaurlaritzaren beste Gobernu Bilera batean 63.225 euroko laguntza eman zioten fundazio horri, antolatu dituen hainbat ekitaldi babesteko –hitzaldiak, dibulgazio-erakusketak, itsas-ibilaldi bat eta jardunaldi gastronomiko bat aipatu zituzten, besteak beste, laguntzaren berri eman zuen prentsa-oharrean–.

EAEko Gobernua bera, Gipuzkoako Foru Aldundia, Getariako Udala eta Urola Kosta Udal Elkartea dira 2017an eratu zen erakunde horretako patronatuko kideak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Elkanoren mundu bira
"Euskal Herri dekoloniala" aldarrikatuko dute Gasteizen, Elkanoren mundu biraren urteurrenean

Asteazkenean mobilizazioa egingo dute bigarren urtez jarraian, "ipar global eta zuriaren menderatze historikoa" salatzeko.


'Sin Límites' edo nola errepikatu lehen mundu birari buruzko narratiba konbentzionalak

Irailaren 6an Victoria ontzia Sanlucar de Barramedara iritsi zeneko V. mendeurrena ospatu zuten, bost mende lehenago portu hartatik abiatu eta hiru urte geroago lehen mundu bira osatu izana gogoan. Horrelako oroipen ospakizunetan ohikoa denez, urteotan zeharkaldia gogoratzeko... [+]


2022-09-06 | ARGIA
"Euskal Herri dekolonialaren alde egin nahi dugu lan"

Eusko Jaurlaritzak irailaren 6a jai-eguntzat izendatu du Euskal Autonomia Erkidegoan, Juan Sebastian Elkanok munduari emandako bira ospatzeko. Gasteizko herri ekimenak elkarretaratzea egin du General Loma enparantzan. Adierazi duenez, "aurrera eraman nahi dugun mobilizazio... [+]


Eguneraketa berriak daude