Espainiak Estatutua beteko balu Jaurlaritzaren aurrekontua bikoitza litzateke

  • Espainiako Gobernuak Gernikako Estatutua ez bete izanak galera ekonomiko handia ekarri duela salatu du Eusko Jaularitzak.


2015eko irailaren 16an - 11:40
Josu Erkoreka Eusko Jaularitzako bozeramaileak Espainiako Gobernuari "ituna eta aldebiko harremanak indartzeko" eskatu dio (Argazkia: Deia)

Gizarte segurantzaren eskumena ez izateak adibidez, 7.000 milioi euroko galera izan du EAEko Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurraldeentzat, Eusko Jaularitzak Eusko Legebiltzarreko autogobernu lantaldeari bidali dion informazioaren arabera.

1979. urtean Gernikako Estatutua sinatu zenetik Espainiako Gobernuak ez ditu oraindik bertan jasota dauden 24 eskumen transferitu, eta beste 8ren transferentzia ez da guztiz garatu.

Jaurlaritzako txostenetan agertzen denez, autogobernu gehiago edukitzeak Jaularitzari diru sarrera handiagoa bermatuko lioke: eskumen hauek beteko balira, Jaularitzaren aurrekontua gaur egungoaren bikoitza litzateke, hau da, 20.000 milioi euro ingurukoa, Josu Erkoreka Eusko Jaularitzako bozeramailearen esanetan.

Espainiako Gobernuak Gernikako Estatutua osorik errespetatuko balu, EAEko instituzioek gizarte-segurantzaren sistema kudeatzeko aukera edukiko lukete, Estatutuko 18.2. artikuluan jasota gelditzen den bezala.

Azterketaren arabera, “nahiz eta Kontzertu Ekonomikoak finantza arloan indar handia eduki, haustura zantzuak agerikoak dira”.

Arau hauste hauek gerta ez daitezen, Eusko Jaularitzak “ituna eta aldebiko harremana indartzea” galdegin dio Espainiako Gobernuari.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal Autonomia Erkidegoko politika
Beste preso bat hil da espetxean, oraingoan Basaurin

Ostiralean aurkitu zuten hilotz, “gaindosi” zantzuekin, Naiz-ek argitaratu duenez. Jaurlaritzak ez du heriotza baieztatu asteartera arte, eta autopsiaren emaitzen zain dagoela adierazi du. EAEko espetxeen eskumena hartu zuenetik espetxean hiltzen den bosgarren presoa... [+]


Joera kontrajarriak?

“Inoizko [EAEko] parlamenturik abertzaleena” vs. “Independentismoa minimo historikoetan dago”. Bi baieztapen horiek azken aldian entzuten ditugu, eta areagotu dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan apirilaren 21ean izandako hauteskundeen ondotik. Bi esaldi... [+]


Eguneraketa berriak daude